Biografías - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Pedro Eguren Mendizabal "Jauregi"

Datos personales

Nombre
Eguren Mendizabal, Pedro "Jauregi"
Nombre y apellidos completos
Eguren Mendizabal; Pedro
Nacimiento
1941 Antzuola + Antzuola < Debagoiena < Gipuzkoa < Euskal Herria
Defunción
2004 Antzuola + Antzuola < Debagoiena < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolarismo

Principal dedicación
Bertsolari del pueblo

Datos biográficos

Biografía
Antzuolako (Gipuzkoa) Jauregi baserrian jaio zen 1941eko urtarrilaren 11n eta bertan bizi izan zen azken egunera arte. Baserriko lanak eta fabrikakoak uztartu zituen urte askotan. Kantaera ederreko bertsolaria zen. Herrira eta lagunartera mugatu zen kasik bere bertso jarduna. Halere, hartu zuen parte Loiolako Herri Irratiko sariketa batean (1968), eta hirugarren saria jaso zuen; Azpeitiko Zelaitxo zineman jokatu zen final hura eta artean mutikoxkorra zen Sebastian Lizasoren eskutik jaso zuen saria.

Jose Mari Gabilondo, Bittoriano Barrena, Gurutz Azkarate, Jexux Kortaberria "Kaxeta", Arestegi ... bertsolari antzuolarrak izan zituen ohiko kantukideak. Hain zuzen, 1981ean jokatu zen azkeneko Antzuolako Bertsolarien Txapelketan parte hartu zuen aipatutako horiekin.

2004ko ekainaren 8an zendu zen Jauregi baserrian, 63 urte zituela.