Biografías - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Abel Enbeita

Datos personales

Nombre
Enbeita, Abel
Nombre y apellidos completos
Enbeita Ealo, Abel
Nacimiento
1942 Muxika + Muxika < Busturialdea < Bizkaia < Euskal Herria

Bertsolarismo

Principal dedicación
Bertsolari
Dedicaciones
Organizador
Presentador
Fundador de bertso-eskola
Profesor/a de bertsolaritza
Juez
Promotor
Gai-jartzailea
Jarduerei buruzko azalpenak
Bat-bateko txapelketa eta sariketetako parte hartzeak:
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia: 1982 (kanporaketak), 1986 azken-laurdenak).
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa: 1962, 1966 (finalista).
Araba eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa: 1987 (finalaurrekoak), 1990 (finalista), 1992 (finalaurrekoak).
Busturialdeko eta Ipar-Urbeko Txapelketa: 1962, 1966 (Txapelduna).
I. Prudentzio Deuna saria (Araba, Gasteiz): 1990 (Txapelduna).
Loiolako Herri Irrati saria (Loiola): 1970 (finalista).
Fernando Amezketarra Herri-arteko txapelketa, 1985: Gasteiz taldean.

Bertso-paper Lehiaketak:
Urretxindorra bertso-paper lehiaketa (Muxika): 1978 (1. saria).
Balentin Enbeita bertso-paper lehiaketa (Muxika): 1988 (aipamena), 1990 (1. saria), 1992 (2. saria).
Arabako bertso-paper lehiaketa: 1992 (2. saria).

Epaile:
Prudentzio Deuna Saria (Araba, Gasteiz): 1999.
Garriko Bertso Eguna. Bertso idatzien saria (Muxikako Bertso Eskola): 2008, 2009, 2010, 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019.
Taket bertso-paper lehiaketa (Mungia): 1984

Gai-jartzaile, antolatzaile:
I. Arabako Bertsolari Txapelketa: 1984.
Prudentzio Deuna Saria (Araba, Gasteiz), gai-jartzaile: 1991, 1992, 1993, 1994, 1995, 1996, 1997, 1998.
Juan Bautista de Gamiz bertso-paper lehiaketa (Gasteiz), antolatzaile: 1991.

Bertso-hezkuntza:
Arabako Hezkuntza arautuko bertsolaritza arduraduna: 1982-2002.
Gasteiz eta Airaldeko Bertso-Eskolen sorrera: 1982.

Datos biográficos

Biografía
Muxikako (Bizkaia) Areatza auzoko Ormaetxe baserrian jaio zen 1942ko azbuztuaren 1ean. Balentin Enbeitaren semea, Kepa Enbeita "Urretxindorra"ren biloba, Libe, Moises eta Jon Enbeita bertsolarien anaia, bertsolari tradizio handiko familian egin zen bertsolari. 1968an, 26 urte zituela, Abornikanora (Urkabustaiz, Araba) joan zen bizitzera, "Errota" baserrira, eta bertan bizi da orduz gero. Abelina Zugadirekin ezkondua, bi seme dituzte: Zigor, bertsolaria, eta Oier, epaile lanetan jarduten dena.

Bertsolaritzaren alor gehientsuenak jorratu ditu: bertsolari, bertso-jartzaile, bertso-irakasle, bertso-eskola sortzaile, gai-jartzaile, epaile, antolatzaile ... bere ekarpena eginez.

Frankismo garaian hasi zen plazaz plaza, eta garaian beste askok bezala, ezagutu zituen zentsura eta, ondorioz, espetxea. Gai-jartzaile aritzen zen hastapenetan; gai-jartzaile lanak egitera joanda, anaia Jon eta Ireneo Ajuriarekin kantatu zuen lehen aldiz jendaurren, Oroien auzoan (Zornotza), 18 urte zituela. Nagusiki Bizkaiko plazetan egin zuen bere bertso-ibilbidea 1960-70 hamarkadetan. Arabara eraman zuen bizitzak 1980ko hamarkada hasieran, nekazal proiektu bat abain jartzeko asmoak, eta lurralde honetan egin du ekarpen nagusia ondoko urtetan.

1982an, ordurako Nafarroan, Gipuzkoan eta Bizkaian ematen ari ziren urratsei jarraituz, Arabako eskola eta ikastoletan, hezkuntza arautuan, bertsolaritza irakasteko plangintza jarri zen abian, eta hartan murgildu zen, bertso-irakasle ez ezik, haur eta gaztetxoentzat Eskolarteko Txapelketak eta lehiaketak antolatzen. Garai horretan, bere eskutik eta laguntzaz, abiatu ziren Arabako lehen bertso-eskolak, Gasteiz eta Aiaraldekoa.

1984an, I. Arabako Bertsolari Txapelketaren antolakuntzan hartu zuen parte. 1990an, Arabako bertsolarien Prudentzio Deuna Sariaren antolatzen hasi ziren, eta Abel Enbeita izan zen lehen edizioko txapelduna; hurrengoetan, antolakuntzan, gai-jartzaile taldean eta, azkenaldea, epaile lanetan jardun da. Arabako eta Bizkaiko hainbat txapelketetan hartu du parte.

Bertsozale Elkartearen sorreran eta hastapenetako egituraketan esku hartu zuen Araban: lurraldeko Zuzendaritzakidea izan zen 1987tik 1998ra, eta, hura ordezkatuz, Euskal Herriko Zuzendaritza Batzordekidea 1988tik 1990ra.

Hainbat omenaldi jaso ditu bere ibilbidea eta ekarpena eskertzeko: jaioterrian, Muxikan, Jon Lopategi eta Jon Enbeitarekin batera omendu zuten (1991), eta ondoren jaso zituen Gorozikako (1993) eta Izarrako (1994) bertsozaleek eskainitakoak. 2012an, Lazarraga saria jaso zuen Arabako Foru Aldundia eta Bai Euskarari Ziurtagiriaren eskutik Araban euskara eta bertsolaritza hedatzeko egindako lan jarraituagatik.

Comienzos en el bertsolarismo

Lehen plaza
Oroien, 18 urte zituela, anaia Jon Enbeita eta Ireneo Ajururiarekin.