Biografías - Ver ficha Más información sobre esta sección
Jose Antonio Gesalaga "Zaldubi II"
Datos personales
Bertsolarismo
- Principal dedicación
- Seleccionador de temas
- Dedicaciones
-
Profesor/a de bertsolaritza Grabador de bertsos Bertsolari Recopilador de documentos Juez Periodista especializado en bertsolarismo - Jarduerei buruzko azalpenak
- Bertso-jartzaile gisa nabarmendu zen:
Arrano Beltza Bertso-paper lehiaketa (Beasain): 1. saria.
Arrano saria (Donostiako Alde Zaharra), 1. saria.
Arrano saria (Donostiako Egia), 1. saria;
Basarri Bertso-paper lehiaketa (Zarautz): 1985 (aipamena).
Hernaniko Bertso-paper lehiaketa: 2. saria.
Loiola Irratiaren 25 urtebetetzeko Bertso-paper lehiaketa: 1991 (1.saria).
Xenpelar saria, Euskaltzaindia: 1989 (1.saria).
Bertsolaria:
1980 hamarkadako hainbat txapelketa eta sariketetan hartu zuen parte: Lizardi saria (Zarautz) 1982; Bizkaiko Bertso-eskolen artekoa, 1984; Herriarteko Bertsolari Txapelketa 1985; Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, kanporaketak: 1985, 1988 eta 1991; Aia eta muga-herrietako bertsolari txapelketa, 1988.
Epaile:
Lizardi saria (Zarautz): 1983, 1984, 1986, 1987, 1988, 1990, 1991, 1992 eta 1993.
Porrontxo Bertso-paper lehiaketa (Egia, Donostia): 1983 eta 1984.
Zumaiko bertsolari txapelketa: 1986.
Bertso grabatzailea:
Bat-bateko bertso saioak grabatzen lan jandia egin du 1980 eta 1990 hamarkadetan. Berari zor zaizkio garai horretan Euskadi Irratian eta beste hainbatetan entzundako saio asko.
Bertso hautatzailea eta transkribatzailea:
Bapatean 88, 89, 90, 91, 92, 93 eta 94.
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa 1989, bertso-transkripzio lanak.
Artikulugilea eta bertso hautatzailea:
Argia eta Bertsolari aldizkariak.
Datos biográficos
- Biografía
- Zarautzen (Gipuzkoa) jaio zen 1950eko apirilaren 10ean. Juan Bautista Gesalaga Beobide "Zaldubi" bertso-jartzaile ezagunaren seme Kruz zuen aita, eta Maria Romana Alkorta ama; aitona zuen, beraz, "Zaldubi" zarauztarra, eta izeba aitaren arreba Sebastiana Gesalaga, "Sor Niño Dios" moja bertso-jartzailea. "Zaldubi" izengoitia erabiliko zuen Jose Antonio berak ere. Irakasle ikasketak egin zituen eta euskara irakaslea izan zen urte askotan (HABE, Donostia).
Bertsolaritzaren arlo askotan jardun da. Bertsozaletasuna etxetik zetorkion, bertso-jartzaileak zituen aitona eta izeba, eta gaztetatik itsatsi zitzaion zaletasun hori, eta bertso zaharrak ikasiz barneratu zen bertsoaren munduan; gero, Xabier Amurizak Santutxun (Bilbo) abian jarri zuen taldera hurbildu zen eta hemendik eman zuen jauzia bertsogintzara. Iruñean plazaratu zen, 1982an. Saiakera batzuk egin bazituen ere garaiko txapelketa eta sariketetan, ez nen nabarmendu bat-bateko bertsogintzan, bai, ordea, bertso-jartzaile gisara, lortutako sariek erakusten duten bezala: bat aipatze arren, Loiola Irratiaren 25 urtebetetzeko bertso-paper lehiaketako 1. saria (1991). Epaile gisara, besteren artean, aipagarria da epaile gisara Zarauzko Lizardi sarian egindako lana 1983tik 1993ra bitartean.
Parte-hartze zuzena izan zuen Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen sortzeko ibilbidean; eta antolaketa alorreko hainbat batzordetan parte hartzu zuen lehen urtetan.
Bertso saioak grabatu eta biltzeari ekin zion 1980an eta, neurri handian, lan horri zor zaizkio hamarkada horretan euskal irratietan garatu diren bertso-programa asko. Euskal Herriko Bertsolari Elkartea sortu zelarik (1987), bertso saioak modu antolatuan bildu eta hedatzeko proiektuan sartu zen berehala, Iñaki Larrañaga eta Laxaro Azkunerekin batera. Lan paregabea eta ikusgarria egin du bertsoen bilketan (audio grabaketak) 1980-1995 bitartean; horrez gain, garrantzi handikoa izan da bertso-hautaketan eta transkribaketan egin duen ekarpena, eta baita testigantza grafikoak (argazkiak etab) egindakoa. Guzti horren testigantza uzten dute 1988tik 1994ra bitarteko Bapatean liburuek, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia 1989 liburuak eta, batik bat, Xenpelar Dolumentazio Zentrorako bildutako milaka bertso grabatuek. Bertsolari aldizkarirako bertso hautaketa eta transkribaketa lanak egin zituen aldizkariaren hastapenetan, eta Argia aldizkariak bertsolaritzari eskaintzen zion orrien ardura ere izan zuen aldi batean.
Literatura arloan ere utzi du bere uzta: Haur eta gazte literaturan "Haitzezko balearen altxorra" (Elkar, 1986) eta "Desafioa" (Erein, 1988), eta eleberri bat, "Joanesen ibilaldiak" (Sendoa, 1991). Aipatzeko da ere, berak idatzia dela Antonio Zabalak argitaratu zuen "Zarauzko Zaldubi bertsolaria" (Auspoa, 62 znb) liburuak biltzen duen Juan Bautista Gesalaga "Zaldubi"ren biografia laburra; 16 urte zituen artean.
Jaioterrian, Zarautzen, zendu da 2022ko azaroaren 5ean, 72 urte dituela.
Comienzos en el bertsolarismo
- Lehen plaza
- 1982, Iruñea
Publicaciones
- Ekoizpen oharrak
- Haitzezko balearen altxorra" (Haur literatura, Elkar, 1986)
Desafioa (Haur literatura, Erein, 1988)
Joanesen ibilaldiak (Eleberria, Sendoa, 1991).
Zarauzko Zaldubi bertsolaria. Biografia. Auspoa 62 znb., 11-18 orr. (1967)
