Biografías - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Danel Goikolea

Datos personales

Nombre
Goikolea, Danel
Nombre y apellidos completos
Goikolea Diaz, Danel
Nacimiento
1969 Arrasate + Arrasate < Debagoiena < Gipuzkoa < Euskal Herria
Defunción
2022 Arrasate + Arrasate < Debagoiena < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolarismo

Principal dedicación
Bertsolari
Dedicaciones
Fundador de bertso-eskola
Profesor/a de bertsolaritza
Jarduerei buruzko azalpenak
Txapelketa eta sariketetako partaidetzak:
Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa: 1981 (txikien mailan bat-batean finalista, eta idatzian sari nagusia); 1982 (txikien mailan bat-batean finalista, idatzian irabazle); 1983 (txikien mailan bat-batean txapedunorde); 1984 eta 1986 (bat-batean finalista handitan)
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusirako Gipuzkoako sailkapena: 1988
Gipuzkoako Herri arteko Txapelketa 1999: Leintz taldean (Jon Sarasua eta Kike Dapenarekin)
Pernando Amezketarra Herri arteko Txapelketa 1985: Arrasate taldea (Felix Iñurrategi eta Jon Iñaki Izartzelaiarekin)
Artxanberri eta Patxi Errota (Zaldibia): 1985
Leniz bailarako bertso txapelketa (Apotzaga, Eskoriatza): 1988 eta 1989
Lizardi saria (Zarautz): 1984 eta 1986
Xenpelar saria (Errenteria): 1984 eta 1986
Errexil saria (Urruña): 1988

Bertso-eskola sortzailea eta irakaslea:
Arrasateko Bertso Eskola, Arrasate Euskaldundu Dezagun elkartean (1997)

Datos biográficos

Biografía
Arrasaten (Gipuzkoa) jaio zen 1969ko martxoaren 2an. Patxi Goikolea eta Gregori Diazen semea, lau senidetan gazteena da bera. Loramendi eta Almen ikastoletan egin zituen batxilerra amaitu bitarteko ikasketak, eta Kazetaritzan lizentziatu zen (EHU, Leioa) gero. Kazetaritza eta beste hainbat lanbidetan jardun ondoren, Arrasateko Udaleko jardun da azken urtetan.

Almen ikastolan Joanito Akizuk, Patxi Goikoleak eta Xanti Iparragirrek abiatu zuten bertso-eskola aitzindariko lehen taldeko kidea izan da Iñaki, Jon eta Aitor Sarasua anaiak, Arantzazu Loidi, Felix Iñurrategi, Luis Mari eta Jenaro Gabilondo anaiak, Jon Iñaki Izarzelaia eta beste hainbatekin batera. Aitak eraman zuen Almeneko taldera artean oso ume, bost urte zituela. Taldeko gazteena zen bera. Talde horrek egin zuen ibilbideari jarraitu zion: Almen ikastolako geletatik Apotzagako Hauzo Etxe elkarteko bertso-eskolara, jendaurrera ohitzeko bertso zaharrak kantatuz herriz herriko ibilia gero, eta, azkenik, bat-baterako jauzia Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan.

Jon Iñaki Izartzelaiarekin egin zuten jendaurreko lehen bertso saioa, Aretxabaletako Kirol Etxean, Patxi Goikoleak prestatutako bertsoak kantatuz. Handik urtebetera, 1981eko maiatzean kantatu zuen lehen aldiz bat-batean jendaurrean, lehenengo Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan, txikien mailan, 12 urte bete berri. Jon Iñakik eraman zuen bat-bateko txapela eta Danelek idatzizko sari nagusia.

Poliki-poliki, urteak aurrera joan hala, Eskolarteko Bertsolari Txapelketan ez ezik, garaiko sariketetan eta han-hemen sortzen zaizkien saioetan kantatzen hasi zen, bere taldekidedak bezala. Ez zuen, ordea, plazan gozatzen; ez zen plaza-gizona, esan ohi den bezala. Bere hitzak dira: "Nik neukan kriston arazoa jende aurrean, urduritasun tremendoa neukan... nik nahi nuena zen, ez bertso ona botatzea, alde egitea baizik."

Hogei urterekin erabat utzi zuen bertso jarduna. Urte batzuk urrunduta egon ondoren, poliki-poliki adiskidetu zen bertsoarekin. 1990 hamarkadako azken urtetan bertso-eskola sortu zuen Arrasaten, Arrasate Euskaldun Dezagun elkartearen barruan, gazteei erakutsi ez ezik bertsoak kantatuz berak gozatzeko. Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketan hartu zuen 1999an, Leintzko taldean, Kike Dapena eta Jon Sarasuarekin.

2022ko urtarrilaren 14an zendu zen, 52 urte zituela. Hamar egun lehenago, urtarrilaren 4an, Xanti Iparragirre maixu zaharrari Eskoriatzan egin zioten azken agurrean kantatu zuen Danel Goikoleak, Jon Sarasua eta Andoni Egañarekin batera. Haiek izango ziren jendaurrean kantatutako azken bertsoak. Eta hauek Jon Sarasua lagunak eskainitako hitzak: "Bada bertso mundu bat, bertso mundutik kanpo. Lehenbiziko mundu horretakoa zen bera. Publiko handiak, edo publiko kontzeptuak berak, urduri jartzen zuela ohartu zen gaztetan, eta bertsogile izateko beste modu bat aukeratu zuen: librea, okurrentea, herrikoa, taldekoa, bertso-mesedeen bidezkoa, bulkadazkoa".

2024ko apirilaren 28an, Almeneko haur bertso-eskola haren sorreraren 50. urteurrenean, aitzindaritza aitortuz eta eskertuz, Gipuzkoako Bertso-eskolen Eguna antolatu zuen Aretxabaletan Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak.



Comienzos en el bertsolarismo

Lehen plaza
1981, Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (Donostia)