Biografías - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Aita Onaindia

Datos personales

Nombre
Onaindia, Aita
Nombre y apellidos completos
Onaindia Baseta, Santi
Nacimiento
1909 Amoroto + Amoroto < Lea-Artibai < Bizkaia < Euskal Herria
Defunción
1996 Gasteiz + Gasteiz < Gasteizaldea < Araba < Euskal Herria

Bertsolarismo

Principal dedicación
Juez
Dedicaciones
Investigador/a

Datos biográficos

Biografía
Migel Onaindia Barrutia eta Jazinta Baseta Albizuriren semea; bi neba eta bi arreba zituen. Larrea, Markina, Gasteiz eta Begoñako Karmeldarren ikastetxeetan egin zituen ikasketak: Gerra hasi orduko "Kirikiño" batailoian lerratu zen, kaperau (1936). Preso harturik, Dueso, Langraiz, Dueñas eta Carmona-ko gartzeleten egon zen (1936-40). Aske utzirik Hoz de Anero-ra bidali zuten, eta gero Gasteiz, Logroño, Hoz de Anero berriro, Larrea eta Eibarko gonbentuetan egon zen (Nagusi azken hiru hauetan), azken urteak Larrean egiteko.Olerti aldizkariaren sortzailea eta zuzendaria, eta Karmel aldizkarien zuzendari izan zen.

Lan asko, eta askotarikoak (olerkia, prosa, azterlanak...), argitaratu zituen ahozkotasunari eta bertsolaritzari ere atxiki zitzaiolarik (Paris-en ematen zen Agirre Lehendakariaren Saria irabazi zuen Gure bertsolariak lanarekin (1964). Julen Urkizak arakatu ditu bere idazlanak, baita Patxi Uribarrenek ere (Jakin-53, 1989). Bertsolaritzaren bere garaiko aztertzaile garrantzitsuenetakoa izanik ere, berak aitortu legez, ez zuen garaiko bat-bateko bertsogintza gertutik jarraitzeko ahalbiderik izan; han-hemenka aurkituriko bertso idatzietan oinarritu zen batik bat bere zaletasuna eta azterlana. Bizkaiko lehen txapelketetako epaileetakoa izan zen.