Biografías - Ver ficha Más información sobre esta sección
Ane Labaka Mayoz
- Info.
- Versos improvisados
- Versos no improvisados
- Aldizkakoak
- Grabaciones
- Escuelas de bertso
- Prensa
- Biblioteca

Datos personales
- Nombre
- Labaka Mayoz, Ane
- Nacimiento
- 1992 Lasarte-Oria + Lasarte-Oria < Buruntzaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Bertsolarismo
- Principal dedicación
- Bertsolari
Datos biográficos
- Biografía
- Bertsolaria eta idazlea da.
Euskal Ikasketak egin zituen Gasteizen, eta Gizarte Antropologiako Masterra eta Ikasketa Feministak eta Generokoak Donostian eta Leioan, hurrenez hurren.
2019an Bertsolaritza feminismotik (bir)pentsatzen (UEU) liburua koordinatu zuen Miren Artetxerekin batera, eta, 2021ean, Algara mutilatuak (Susa) saiakera argitaratu zuen, umorea ikergaitzat hartuta.
Ezpainetakoa (2018, Erein) eta Murmur (2024, Erein) helduentzako album ilustratuak eta Totototo (2021, Elkar) haurrentzakoa ditu argitaratuta. Baita Erradikalak (2022, Susa-EHAZE) antzerki liburua, aurrez Beatriz Egizabal klownarekin egindako ikuskizunetan oinarritzen dena, Barraskiloek baino bat gehiago (2023, Erein) gazteentzako eleberria eta Hezur berriak (2025, Susa) poema liburua ere.
14 urte inguru zituela hasi zen bertsotan. 2019ko eta 2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketetan finalista izan zen eta azken Euskal Herrikoan finalaurrekoetan kantatu zuen
