Biografías - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Joxe Mari Lertxundi

Datos personales

Nombre
Lertxundi, Joxe Mari
Nombre y apellidos completos
Lertxundi Zuloaga, Jose Maria
Nacimiento
1932 Aia + Aia < Urola Kosta < Gipuzkoa < Euskal Herria
Defunción
2022 Aia + Aia < Urola Kosta < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolarismo

Principal dedicación
Bertsolari
Dedicaciones
Seleccionador de temas
Jarduerei buruzko azalpenak
Aiako Herri-txapelketa: 1962 (txapeldun), 1986, 1987 eta 1988 (txapeldun).
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa: 1964 (finalaurreak), 1988 (Txapelketa Nagusirako sailkatu zen)
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia: 1982 (kanporaketa), 1989 (finalaurreak) eta 1993 (azken-laurdenak).
Xenpelar bertso-paper lehiaketa (Errenteria): 1. saria 1964an.
Baserri bertso-paper lehiaketa (Zarautz): 1. saria 1990ean; 2. saria 1989 eta 1992an.


Datos biográficos

Biografía
Aiako Arrutiegia auzoko Argin baserrian jaio zen 1932ko abenduaren 9an. Baserrian eta Laurgainen basozain lanetan jardun zen soldaduskara joan artean. Hangoak bukatuta itzuli eta gutxira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Laurgain guardaetxearen zaintzaile lana eskuratu zuen eta langintza hori izan zuen jubilatu zen artea (1965-1998). Jende askoren topalekua izan da Laurgaingo guardetxea; Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatu nagusi danak pasa dira bertatik.

Artean haurra, jaioterrian kantatu zuen lehen aldiz plazan, 1940an, Bautista Ondartzarekin. 1962an Aiako bertsolari txapelketa irabazi zuen eta hamarkada horretako txapelketa eta sariketetan parte hartu zuen emaitza esanguratsu batzuk lortuz. 1980ko hamarkadan itzuli zen plazara Aiako taldea deitutako bertsolarieki batera (Nikolas Zendoia, Luis Otamendi, Martin Rezabal "Olaso" gaztea, ...) eta Gipuzkoa eta Euskal Herriko txapelketetan parte hartu zuen.

Ekarpen oparoa egin du idatzi bidez. Bertso asko jarri du eta hiru bilduma argitaratu ditu Auspoa liburutegian: Baso tarteko oiua (1983), Igaroari begira (1991) eta Sorlekuaren kezka (1994). Hitz lauan etorri ziren gero, eta bere oroimenean gordetako kontuak argitaratu zituen liburutegi horretan bertan: Beti festara begiak (1996) eta, bi hamarkda geroago, azkena, Iragana gogoratuz (2018).

Aian, jaioterrian, egin du bizitza osoa. 2022ko azaroaren 11n hil da 90 urte betetzear.




Comienzos en el bertsolarismo

Lehen plaza
1940an, Aian. Bautista Ondartza, Pello Errotaren ilobarekin

Publicaciones

Argitaratutako liburuak
Baso tarteko oiua. Auspoa liburutegia, 167 (1983). Berso bilduma.
Igaroari begira. Auspoa liburutegia, 214 (1991). Bertso bilduma.
Sorlekuaren kezka. Auspoa liburutegia, 220 (1994). Bertso bilduma.
Beti festara begiak. Auspoa liburutegia, 236 (1996). Oroitzapen kontakizuna.
Iragana gogoratuz. Auspoa liburutegia, 336 (2018). Oroizapen kontakizuna.