Biografías - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Juan Jose Alkain "Udarregi"

Datos personales

Nombre
Alkain, Juan Jose "Udarregi"
Nombre y apellidos completos
Alkain Iruretagoiena, Juan Jose
Nacimiento
1829 Aia + Aia < Urola Kosta < Gipuzkoa < Euskal Herria
Defunción
1895 Usurbil + Usurbil < Buruntzaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolarismo

Principal dedicación
Bertsolari
Dedicaciones
Seleccionador de temas

Datos biográficos

Biografía
"Juan Jose Alkain Iruretagoiena, Aiako herrian jaio zen, baina oso gazte zela, familia guztia Usurbilgo herrira joan zen bizitzera, Udarregi baserrira eta hortik du bere bertsolari izena. Aita ere bertsolari zen. Usurbilgo Maria Bta. Astiasarenekin ezkondu eta hiru alaba izan zituzten. Gero "Altikula haundi" baserrira aldatu ziren bizitzera. Alboan, "Artikula txikin", beste bertsolari bat, Manuel Olloki, bizi zen. Nekazaritzan atera zuen, noski, bizimodua. Hirurogeita zazpi urterekin hil zen, gero Gasteizko Obispo izango zen D. Mateo Mujika apaiza lagun zuela.
Udarregi asko ibili zen herriz herri bertsotan. San Tomasetan, Donostiakoa jakina zuen. Euskal festa gehienetan ere bai. Hala ageri da orduko errebistetan. Beste aldetik bertso paper asko argitaratu zuen, nahiz eta berak ez jakin ez irakurtzen eta ez idazten; Usurbilgo organistak laguntzen zion horretan. Bertsolari osoa genuen beraz, bai plazan bapatean kantatzeko eta baita paperetan bere bertsoak jartzeko ere.Gure zaharren eritzian, gure bertsolaririk onenetako bat izan da Udarregi." (Dorronsoro, Joanito, "Bertsotan 1789-1936", 1982)

"Udarregik ez zekien idazten ez irakurtzen: Bertso somatzen, bere gisa, garia jotzeko koartoan aritzen zan: ta, bertsoa somatu alean, tella-puska batekin paretan arrastoa egiten zuan. Kuarto guztia arrastoz betea zeukan. Gero, Usurbilko organista zan Jose Txiki (Jose Aranburu) etortzen zitzaion. Garia jotzeko kuartora joaten ziren. Ta han arrastoen aurrean, Udarregi lehen sumatutako bertsoak esaten asten zan, eta Jose Txiki eskribitzen. Gero inprentara. Jose Txikik joaterik ez zeukanean, Udarregi joaten zen Usurbila, eskuan makil bat hartuta, eta paretako arrastoak makilan ekartzen zituen. Ta makilari begira esaten zizkion bertsoak Jose Txikiri.
Mateo Mujika Gotzaiak eman zizkion azkenekoak, artean Usurbilen apaiz soil zela.
Zalantza dago, berak ontzen ote zituen bertsook, edota beste bertsolariren batek ontzen zizkion eta berak kantatu. Horren adierazgarri da, bertso sail batean bizkaiera erabiltzen duela eta bestean Oiartzun-Errenteria aldekoa."


Iturriak:
- Dorronsoro, Joanito. "Bertsotan 1789-1936". Donostia: Ikastolen Elkartea, 1982.
- Haitzondo egitasmoa.

Otros trabajos

Bat-bateko bertso ezagunenak
Kontzejura etorri naiz... ; Bapateko beste zenbait bertso
Bertso jarri ezagunenak
Azpeitiko premioaren ondorengoak ; Pelota partiduaren bertsoak ; Larre-behienak ; Santa Agedarenak ; Igeldoko mixioa ; Asto demaren bertsoak ; Ama Birjiña
--
1886, Biba San Migel, Bizi bedi Jesus ta ill pekatua!