Biblioteca - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Bertsoa kolorez jantzi zenekoa : bertsolaritzaren prosodia aztergai

Documento: Euskara. Fondo de biblioteca
Autor(es)
Aizpurua Insausti, Ainhoa
Título
Bertsoa kolorez jantzi zenekoa : bertsolaritzaren prosodia aztergai / Ainhoa Aizpurua Insausti ; zuzendaria, Miren Lourdes Oñederra Olaizola
Publicación
2015
Materias
Bertsolaritza ; Amuriza, Xabier ; Arzallus, Amets ; Egaña, Andoni ; Lujanbio, Maialen
Otros autores
EHU. Mikel Laboa Katedra ; Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) ; Mintzola Ahozko Lantegia ; Oñederra, Lourdes
Descripción física
98 or. : mus.
Tipología
Documento
Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Eduki mota
Investigación
Notas
Mikel Laboa Katedrarekin saritutako ikerketa-lana
Azalean: Mintzola, ahozko lantegia, Universidad del País Vasco = Euskal Herriko Unibertsitatea, Mikel Laboa Katedra
Argitaratu gabeko lana
Bibliografia: 61-63 or.
Eranskinak bertsoaldien partiturekin
2002. urtean Egañak Bertsolamintza jardunaldietan plazaratu zuen ideia izan zen, komunikazioa xede izanik, bertsolariak neurri eta doinu jakin batzuk hautatzen dituela gaiari eta bertsoari eman nahi dion kolorearen arabera. Ideia hau abiapuntu harturik, eta bertsoa kolorez janzten duena besteak beste prosodia dela oharturik, bertsolaritzan koloreak osatzen dituzten ezaugarri eta osagai prosodikoak aztertzea du lan honek helburu.

Horretarako, bertsolaritza modernoaren baitan kokatzen diren Xabier Amuriza (1980ko Txapelketan), Andoni Egaña (2005eko Txapelketan), Maialen Lujanbio (2009ko Txapelketan) eta Amets Arzallus (2013ko Txapelketan) hautatu dira bakoitzak irabazitako final batean, saio bakoitzeko zortzi bertsoaldi aztertu eta konparatuta bertsolaritzaren prosodia zein elementuk osatzen duten ondorioztatzeko.

Hiru alderdi nagusi bereizi dira bertsoaren prosodia ikertzean: erritmoa, melodia eta aurreko bi osagaien batasunaren eragina (neurri eta egiturari loturik batez ere). Hautatutako corpusa aztertu ondoren, ondorio nagusia honakoa da: bertsoari kolorea hautatutako neurri eta doinuak, bertsolariak berak (ahozkotasun eta bat-batekotasunaren adierazle diren ezaugarriekin) eta entzuleen erantzunak (bertsolaritza komunikazio ekintzan den heinean) ematen diote.
Laburpena ...2
1. Sarrera ...3
2. Aurrekariak eta oinarri teorikoa ...5
2.1. Hizkuntzaz ...7
2.2. Musikaz ...12
2.3. Bertsolaritzaz ...15
3. Alderdi esperimentalaren nondik norakoak (helburuak, aztertuko den corpusa eta metodologia) ...17
4. Bertsoaren prosodia ikergai. Corpusaren azterketaren emaitzak ...19
4.1. Erritmoaren trataera bertsotan ...20
4.2. Bertso-doinuaren melodiaren eraginaz ...37
4.3. Bertsoa eta doinuaren batasunak sortutako koloreak ...48
5. Eztabaida eta ondorioak ...53
6. Etorkizuneko ikerlerroak ...60
Bibliografia eta bestelako erreferentziak ...61
I. Eranskina: Bertsoaldien musika transkribapenak ...64
II. Eranskina: Bertsoaldien une esanguratsuen audio zatien gida ...97