Biblioteca - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Bi ikusezin elkarri begira : bertsolarien bizitzak zaintzaren ekonomiatik aztertzeko hurbilpen bat

Documento: Euskara. Fondo de biblioteca
Autor(es)
Akizu, Maialen
Título
Bi ikusezin elkarri begira : bertsolarien bizitzak zaintzaren ekonomiatik aztertzeko hurbilpen bat / egilea, Maialen Akizu ; tutorea, Matxalen Legarreta Iza.
Publicación
2020-09-15
Materias
Bertsolaritza
Otros autores
Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU)
Descripción física
94 or.
Tipología
Documento
Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Eduki mota
Trabajo Fin de Master
Notas
Euskal Herriko Unibertsitateko Master Amaierako Lana.
Azalean: SUBIRANOTASUNA EUROPAKO HERRIETAN MASTERRA, 2019-2020 ikasturtea.
Master Amaierako Lan honen proiektuak EHUko Mikel Laboa Katedrak eta Mintzola
Ahozko Lantegiak bertsolaritzaren gaineko ikerketak aurrera eramateko esleitutako diru-laguntza jaso zuen 2019-2020 ikasturtean.
Bibliografia: 78-88 or.
Eranskinak: 89-94 or.
Ikerketa honen helburua subiranotasunari bestelako begirada batetik so egitea da, subiranotasun kulturaren alorretik hain zuzen ere. Iruditzen zaigu subiranotasuna pluralizatu arren, oso marko itxietan pentsatzen dugula, eta behar bada, bestelako nozio batzuetatik pentsatzeak aukera interesgarriak zabaldu ditzakela.

Lan hau Master Amaierako Lan bat da, eta denbora eta baliabideak zein diren jakitun hurbilpen bat egin nahi dugu kultura, politika eta genero ikuspegia uztatzen dituen marko eta metodologia batera. Subiranotasunari ertz desberdinetatik begiratu diogu masterrean zehar, eta kasu honetan, subiranotasun kulturalaren barruan, euskal sormen kulturala aztertuko dugu, bertsolaritza zehazki. Bertsolaritzak euskal tradizioan ibilbide luzea izan du eta azken urteetan generoaren perspektiban pauso esanguratsuak ematen ari den kultur esparrua da. Hau guztia kontuan hartuta ikerketaren helburua bertsolarien bizitzetan zaintza-lanek zer nolako lekua duten aztertzea da. Azterketa egiteko metodologia kualitatiboa erabili dugu eta, zehatzago, bizitza errelatoen teknika.

Emaitzek erakusten dute bertsolariek gatazkak izan dituztela euren bizitza pertsonala eta bertsolariaren bizitza uztartzerako garaian, eta gatazka honetan bereziki eragina dutela bertsolarien kapital sinbolikoak eta familia eraketak. Zaintza lanak egiteko hainbat estrategia garatu dituzte elkarrizketatuek, baina denak ere estrategia indibidualak izan dira. Zaintza lanetan desberdintasun handiak daude emakume bertsolarien eta gizonen artean, eta batez ere, gurasotasuna da desberdintasun hauek areagotzen dituena. Kultursorkuntzako agenteek denborarekin sorkuntzatik aparteko lanak bilatu dituzte eta hautu hori normaltzat zein logikotzat dute. Ondorio nagusia da, kultur-sortzaileen bizitzak bizigarri egin nahi baditugu, babes legal-administrazioa zein iniziatiba kolektiboak beharrezkoak izango direla.
1. SARRERA ...5
2. MARKO TEORIKO-KONTZEPTUALA: kultura, ekonomia feminista-zaintza eta bertsolaritza definitzen ...8
2.1.1. KULTURA: kultur produkzioa, lanbide ...8
2.1.2. EKONOMIA FEMINISTA ETA ZAINTZA: punta ateratzeko kontzeptuak ...17
2.1.3. BERTSOLARITZA: bilakaera eta korapiloak. ...24
3. TESTUINGURUA: txapelketak, profesionalizazioa eta gainerako euskal kultur sorkuntzarekin harremana. ...28
3.1.1. TXAPELKETAK ...28
3.1.2. BERTSOLARITZAREN PROFESIONALIZAZIOA ...32
3.1.3. BERTSOLARITZA ETA EUSKAL KULTUR-SORKUNTZA ...36
4. HELBURUAK ETA IKERGALDERAK ...39
5. DISEINU METODOLOGIKOA ...40
6. ANALISIA: bertsolarien bizitzak egitura baten lagin ...45
6.1 Bertsolariaren hastapenak: taldeak egiten du, taldean egiten da. ...46
6.3 Bertsolarien egunerokotasuna eta egunerokoan bertsolaritasuna ...57
6.4 Zaintza-lanak eta kontziliazioa bertsolaritzan ...60
6.5 Kultur-sorkuntza (ogi)bide: zaila baina ederra, edo ederra baina zaila. ...66
6.6 Etorkizunari begira ...72
7. ONDORIOAK ...75
8. BIBLIOGRAFIA ...78
9. ERANSKINAK ...89
9.1. Bizitza errelatoen gidoia ...89
9.2. Baimen informatua ...93