Biblioteca - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Roberto Arlt

Artículo de prensa: Euskara. Online Fondo de biblioteca
Título
Roberto Arlt
En
Bertsolari aldizkaria, 94, 2014 uda, 6-11
Materias
Bertsolaritza
Contenido
Testu osoa
Tipología
Artículo de prensa
ISBN / ISSN
1137-2486
Notas
Azalean: Bertso Udalekuak.
'Kanpotik' atalaren barruan.
Roberto Arlt (1900-1942) idazle argentinarra bere herrialdeko handietariko bat da. Julio Cortazarrek bere maisutzat zeukan eta egungo puntakoenek ere, Roberto Bolañok, Ricardo Pigliak edo Cesar Airak esaterako, euren miresmena eta oinordetza aitortu izan diote. Bizi izan zen bitartean, ordea, bere kazetari lanek egin zuten ezagun eta ez bere eleberriek edo antzezlanek. ‘El Mundo’ kazeta
argentinarrean 2000tik gora zutabe argitaratu zituen, eta astearteetan, Arlt-en testua argitaratzen zen egunean, egunkariaren salmentak bikoiztu egiten zirela esaten da.

Umetatik ongi ezagutzen zuen Buenos Aireseko langile auzoetako bizitza deskribatzen zuen Arltek bere zutabean, garai hartan erabat berritzailea zen estilo gordin, zorrotz eta biziaz. Eta gerora Aguafuertes Porteñas izeneko liburu arrakastatsuan bildu ziren testu hauek. Euskal Herrira 1935eko azaroan iritsi zen, eta hiru hilabete egin zituen bertan, aurretik Marokon eta Espainian egin bezala han eta hemen ikusitakoak El Mundoko bere zutaberako jasotzen. Txalaparta argitaletxeak argitaraturiko Aguafuertes vascas liburuan topatu dugu honakoa; bertso saio bat eta bertsolaritzari buruzko kontu batzuk idazle eta kazetari
argentinar handiaren begietatik kontatuak.