Biblioteca - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Hizkuntza ibilbideak, gazte identitateak eta legitimazio prozesuak : Ipar Euskal Herriko bertso-eskoletako gazteen bizipenak aztergai

Libro: Euskara. Fondo de biblioteca
Autor(es)
Artetxe, Miren
Título
Hizkuntza ibilbideak, gazte identitateak eta legitimazio prozesuak : Ipar Euskal Herriko bertso-eskoletako gazteen bizipenak aztergai / Miren Artetxe Sarasola.
Publicación
[Leioa]: Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua, L.G. 2022
Materias
Bertsolaritza
Otros autores
Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU)
Descripción física
298 or. : graf. ; 23 cm
Tipología
Libro
Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Eduki mota
Tesis
Depósito Legal
BI 01566-2022
ISBN / ISSN
978-84-1319-467-7
Bertsolaritzaren jardueraren inguruan egituratzen da gazte talde bat. Eta bertso-eskolako gazteok euskaraz egiten dute, bai bertso-eskolan, bai eta bertso-eskolatik kanpo ere. Horregatik, lan honetan bertso-eskola jarduera komunitate gisa aztertu da, gazteen euskararen erabilerari buruz maiz egiten den galdera bat –zergatik ez ote duten gazteek euskaraz hitz egiten– alderantziz pausatuz: zergatik hitz egiten dute gazteek euskaraz?

Gazteon ibilbideak hari gisa hartuz, hizkuntza bat ala bestea erabiltzeari unean-unean emandako zentzuan sakondu nahi izan da, hizkuntza-ohituren mantentzeak edo aldatzeak haien sentipen, uste, balio eta ideiekin duen harremanean arreta jarriz. Izan ere, gazteontzat hizkuntza-ohituren aldaketak, besteak beste, gazte-identitateak eraikitzeko estrategiak dira.

Bertso-eskolan, gazteok, bertsotan trebatzeaz gain, elkarrekiko konfiantza-giro bat sortzen dute, lotsari aurre egiten diote, besteen aurrean hitza hartzen dute, elkarrekin gogoetatzen dute, eta, maiz, elkarrekin hartzen dute parte hizkuntzaren eta gazte problematiken inguruko aktibismoan ere. Hala, gazteontzat bertso-eskola haien gazte-identitateak euskaraz garatzeko eta euskal hiztun identitateak gazte kulturaren barnean garatzeko gune bat da.

Lan honetan bereziki aztertu dira bertso-eskolako hiztun berrien ibilbideak ere. Izan ere, hiztunek hizkuntza bat erabiltzeko horretarako legitimitatea sentitzea edo ez sentitzea aldagai garrantzitsua da, eta hiztunen legitimitatea espazio eta denbora jakin batean negoziatzen da. Hori horrela, bertso-munduan sozializatzea hiztun berrien legitimaziorako akuilu izan daiteke, baina baita traba ere: bertsolari kanonikoa, lehenik eta behin, hiztun legitimoa da, hots, gaur egungo ideologia nagusien arabera, hiztun zaharra.