Biblioteca - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Goiuria Ikastola : auzolan miresgarri baten kronika

Libro: Euskara. Fondo de biblioteca
Título
Goiuria Ikastola : auzolan miresgarri baten kronika / [erredakzio taldea, Kristina Mardaras Sedrun, Justo Alberdi Artetxe, Jon Irazabal Agirre eta Markel Onaindia Txabarri].
Publicación
[Iurreta]: Gerediaga Elkartea, 2022
Materias
Bertsolaritza
Otros autores
Alberdi, Justo ; Gerediaga Elkartea ; Irazabal, Jon ; Mardaras, Kristina ; Onaindia, Markel
Descripción física
170 or. : kol. eta z.-b. ir., argk. ; 24 cm
Tipología
Libro
Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Eduki mota
Colección de bertsos
ISBN / ISSN
978-84-943197-8-5
Notas
Bertsolarien argazkiak eta bertsoak jasotzen dira.
Ilusioz, auzolanez eta maitasunez betetako historia bat da liburu honetan topatuko duzuna, Iurretako Goiuria ikastolarena. 1968tik 1981era bitartean herrian egondako ikastolaren historia jaso eta transmititzeko helburuz landu dute liburua Kristina Mardarasek, Justo Alberdik, Jon Irazabalek eta Markel Onaindiak. Gerediaga elkarteak argitaratu du lana, eta Iurretako Udalaren laguntza jaso du. Eñaut Aiartzaguenak egin du liburuaren diseinua. 60ko hamarkadan, oraindik Frankismo betean, ikastolen mugimendua hedatu zen Euskal Herrian zehar, euskara diktaduraren zulo beltzetik berpizteko asmoz. Durangaldean ere hainbat herritan zabaldu ziren ikastolak; Durangon lehenik, 1966an, eta hurrengo urteetan gainerakoak. Iurretan 1968ko urrian zabaldu zituen ateak, guraso talde baten eta Julen Kaltzada eta beste ekintzaile batzuen inplikazioari eskerrak. Ez ziren garai errazak, euskara debekatua zegoen, eta traba asko gainditu behar izan zituzten bultzatzaileek. Esaterako, erregimenaren inspektoreak birritan zarratu egin zuen ikastola, eta etxeetan eman behar izan zituzten klaseak, era klandestinoan. Zorionez, oztopen gainetik aurrera egin zuen ikastolak. Herriko umeek euskaraz ikasi ahal izateko, auzolan handi bat garatu zuten guraso, irakasle eta gazte ekintzaileen artean. Gero, 1981ean, Maiztegi herri eskolagaz fusionatu zen Goiuria ikastola, euskararen hezkuntzari zabalpena emanda. Historia guzti hori kontatzen da liburuan. Ikastolan ibilitako guraso, ikasle, irakasle eta ekintzaileak elkarrizketatu dira informazioa lortzeko, eta euren testigantzetan oinarritzen da kontakizuna.