Biblioteca - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Gabriel Aresti eta euskal kultura-esparrua (1953-1975)

Libro: Euskara. Fondo de biblioteca
Autor(es)
Amezaga Etxebarria, Asier
Título
Gabriel Aresti eta euskal kultura-esparrua (1953-1975) / Asier Amezaga Etxebarria.
Publicación
Bilbo: Udako Euskal Unibertsitatea, 2022
Materias
Aresti, Gabriel
Descripción física
104 or. ; 25 cm.
Tipología
Libro
Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Depósito Legal
BI 01468-2022
ISBN / ISSN
978-84-8438-831-9
Notas
Bibliografia: 89-98 or.
Aresti profeta-poeta indibidual gisa ageri bazaigu ere, haren poetika garaiko euskararen, fedearen edota iraultzaren ezinegon kolektiboen sintoma gisa azter daiteke. Kontrara ere, euskara, euskal kultura edota aitaren etxeari lotutako irudikapenen jatorria sormen-prozesu konkretuetan atzeman daiteke. Dimentsio sozial eta literarioaren, autorearen eta testuinguruaren, sormenaren eta errepikaren arteko mugetatik begiratzen zaio hemen Arestiren poesiari, literaturaren soziologiaren tresnak erabiliz.

Lan honek Arestiren obra poetikoa irakurtzeko euskal kultura-esparruaren egituraketa eta dinamikei erreparatzen die. Poetika harreman soziala da, ondorioz testuinguru zabalagoan diharduten eragileekin elkarlan, tentsio eta eztabaidan dago. Testua identifikazio-prozesu desberdinen bitartez ehuntzen duen lekua da: esparru sinbolikoan txertatu egiten den izen propioa eta euskal kultura-esparruan txertatzen den mandatua. Idazketa praktika gorpuztua da, esparruan antzeko ibilbidea izatearen ondorioz hausturaren belaunaldiaren ethos autodidaktarekin bat egiten du. Arestiren sakrifizio-eskema, genero-ikuspegia eta literatura desharagiztatua ikasbide haragiztatu horretan kokatzen dira hemen.
SARRERA ...7
ESPARRU KULTURALEAN TXERTATUTAKO POETA, 1953-1963 ...11
Euskal kultura-esparruaren egituraketa: forma eta edukia ...11
Identitate poetikoa: forma, funtsa eta mandatua ...15
Euskararen kulturbidea ...17
Euskara klaroa ...24

ESPARRU SINBOLIKOAN TXERTATUTAKO ARBOLA: MALDAN BEHERA ETA BIZKAITARRAK ...29
Bizkaitarrak: Euzkadiren histeresia, euzkoen histeria ...30
Izena eta izana: identifikazio sinbolikoa eta imajinarioa ...33
Maldan behera: unibertso sinbolikoa ...37

HARRI ETA HERRI: POESIA HERRITARTZEKO HAUTUAK ...43
Hitza hartu, posizioa hartu ...43
Poesia, harria eta mailua ...44
Arantzazuko Zerua eta Bilboko Infernua ...46
Harria herritartzeko poesía ...48

EUSKAL KULTURA-ESPARRUAREN BELAUNALDI-HAUSTURA, 1964-1975 ...51
Harri, herri eta mugarri ...51
Kultura-esparrua eta euskal literaturaren espazioa ...53
Hausturaren belaunaldiaren ethosa ...57
Gorputza eta izena: haragizkoak ahotsari oztopo egiten dionean ...61
Genero-hierarkiak eta generoaren hierarkia euskal kultura-esparruan ...64

EUSKAL HARRIA, KONPROMISO POLITIKOAREN ETA KULTURALAREN ARTEAN ...69
Literatura zirkulazio-baldintzak ...70
Lausengua: gazteen poeta ...75
Iraina: poeta madarikatua ...79

ONDORIOAK: EUSKARA KLAROAREN LURGABETZEA ...85
BIBLIOGRAFIA ...89
ERANSKINAK ...99