Biblioteca - Ver ficha   Más información sobre esta sección

El bertsolarismo : una tradición oral transitada por el género-sexo

Artículo: Español. Online
Autor(es)
Larrañaga, Carmen
Título
El bertsolarismo : una tradición oral transitada por el género-sexo / Carmen Larrañaga
En
Vasconia : cuadernos de historia - geografía, 23, 1995, 405-425
Materias
Bertsolaritza
Contenido
Testu osoa
Tipología
Artículo
ISBN / ISSN
1136-6834
Herri tradizioak, ondorengo orrietan ikusterik izango dugun bertsolaritzaren antzera, ordezkatzen dituzten gizarteen adierazletzat jotzen dira. Baieztapen honek, ordea, xehetasun batzuk eskatzen ditu. Izan ere, ordezkatzen dituzten gizarteetan gertatzen diren zatiketa eta mailaketaren lekuko izango ez den tradiziorik ez dago. Bertsolaritza dugu adierazi nahi dugunaren adibide egokia, tradizio honetantxe gauzatzen da eta gure gizartean ematen den zatiketa nabarmenetariko bat: zatiketa sexuala, alegia. Bertsolaritza euskaldun guztion ondasun kulturala den arren, bere trasmisioa ahalmentzen duten jakintzak nola bertsotan aritzeak eskatzen dituen tekniken ezagutzak modu desberdinez banatzen dira sexuaren arabera. Andrazkoei tradizioak trasmisio lana gorde die, gizonezkoei luzituagoa den protagonista eta sortzaile izatearena egokitu dien bitartean. Egia da izan, banaketa honek tentsioak ezagutu dituela, zigorren bitartez lortu izan baita beraren iraupena. Guzti honen azken emaitza zera da, bertsolaritza gizonen arteko tradizio bailitzan heltzen zaigula. Historia, ordea, apur bat konplexuagoa dela aitortu beharrean gaude