Biblioteca - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Diskurtsoak, eraikuntzak, gorputzak : gorputzen eta binarismo sexualaren eraikuntzaz

Libro: Euskara. Online Fondo de biblioteca
Autor(es)
Aizpuru, Alaitz ; Altonaga, Bakarne
Título
Diskurtsoak, eraikuntzak, gorputzak : gorputzen eta binarismo sexualaren eraikuntzaz / Alaitz Aizpuru Joaristi eta Bakarne Altonaga Begoña (koord.) ; Alaitz Aizpuru Joaristi ... [et al.]
Publicación
Bilbo: Udako Euskal Unibertsitatea, 2014
Contenido
Testu osoa
Descripción física
224 or. ; 25 cm
Tipología
Libro
Depósito Legal
BI 587-2014
ISBN / ISSN
978-84-8438-515-8
Notas
Bibliografia
Gorputzak eraiki egiten dira diskurtso eta praktika diskurtsibo askoren bitartez. Gorputzei buruzko diskurtsoek gizarte-eredu, banako-eredu, subjektu-eredu, existentzia-eredu jakinak dituzte beren atzean eta eguneroko gure bizitzan eragiten digute, gure existentzietan hezur-haragitzen direlarik. Jakina da diskurtso zientifikoak, historikoak, antropologikoak, filosofikoak, zuzenbidekoak, eta abar ez direla diskurtso deskriptibo hutsak, normatiboak eta preskriptiboak direla, eta, beraz, errealitatea sortu, konfiguratu, eraldatu eta kontrolatzeko gaitasuna daukatela,tartean giza gorputzak.

Giza gorputzak eraikuntza diskurtsibo bat diren heinean, ez diote linealtasun bati jarraitzen, ez dira halabeharraren emaitza, patuaren fruitu soil. Garaian garaiko diskurtso anitzen elkarrekiko borroka eta talketatik sortzen diren gorputz-eredu hegemonikoek zuzenean eragiten dute hezur-haragizko gorputzetan eta, hala, garai historiko bakoitzeko diskurtsoen araberakoak izaten dira nagusiki. Nagusiki diogu, pitzadura eta zirrikituak egon, beti, badaudelako.

Sexu/genero sistema iraultzeko borrokarekin batera, feminitateak eta maskulinitateak ulertzeko ereduak ari dira sortzen eta horrek guztiak Euskal Herrian ere badu bere oihartzuna. Tartean, diziplinartekotasunetik eta era didaktikoan, gorputz femenino eta maskulinoari buruz «natural»tzat hartzen diren egitateak zalantzan jartzea helburu duen liburu hau.
HITZAURREA ...5

I. DIFERENTZIA SEXUALAREN BILAKAERA HISTORIKO-FILOSOFIKOA ...11
1. Diferentzia sexualaren eraikuntza: gorputzen desnaturalizazioa, Bakarne Altonaga Begoña ...13
2. Gorpuztasuna Simone de Beauvoir-en Bigarren sexuan, Alaitz Aizpuru Joaristi ...33
3. Gorputzaren irudi posthumanoaz, Itoitz Rodrigo Jusué ...55

II. DIZIPLINA DESBERDINETATIK HAUSNARTZEN ...71
1. Generoa, gorputzak eta historia, Nerea Aresti Esteban ...73
2. Gorputzaren antropologia, gorputz-ibilbideak eta genero-harremanak, Mari Luz Esteban Galarza ...97
3. Komunikabideak: botere- eta mendekotasun-harremanen produkzioa eta erreprodukzioa emakumeen gorputzen bidez, Zaloa Basabe Gutiérrez ...109
4. Zine-formak. Gorputz-formak. Diskurtso zinematografi koa eta gorputzen eraikuntza, Aintzane Rincón Diez
5. Begiek entzuten dutena. Emakume bertsolariak euskal kulturaren begiradapean, Jone Miren Hernández García
6. Bestearen irudikapen literarioak euskal literatura kanoniko garaikidean: Irene Atxaga eta Miren Saizarbitoria, Amaia Alvarez Uria ...155

III. TESTU HAUTATUAK. Danele Sarriugarte Mochales (itzultzailea) ...173
1. The Category of Sex, Monique Wittig (1976-1982) ...177
2. “Am I that Name?” Feminism and the Category of “Women” in
History (1988), Denise Riley (1988) (96-108) ...183
3. Volatile Bodies: Toward a Corporeal Feminism, Elizabeth Grosz (1994) ,(12-24) ...195
4. Sexing the Body: Gender Politics and the Construction of
Sexuality, Anne Fausto-Sterling (2000), (46-60 eta 75-77) ...211

Begiek entzuten dutena : emakume bertsolariak euskal kulturaren begiradapean

. Artículo: Euskara. Online Fondo de biblioteca