Biblioteca - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Euskal ondare kulturalaren moldatzea (1960-1990), egungo kultur sistemaren oinarri : baliabide eta forma sinbolikoak

Documento: Euskara. Online Fondo de biblioteca
Autor(es)
Gandara Sorarrain, Ana
Título
Euskal ondare kulturalaren moldatzea (1960-1990), egungo kultur sistemaren oinarri : baliabide eta forma sinbolikoak / doktoregaia, Ana Gandara Sorarrain ; zuzendaria, Iñaki Aldekoa Beitia
Publicación
2015
Materias
Atxaga, Bernardo ; Juaristi, Jon ; Laboa, Mikel ; Sarrionandia, Joseba
Contenido
Testu osoa
Otros autores
Aldekoa, Iñaki (1961) ; EHU. Mikel Laboa Katedra
Descripción física
710 or. ; 30 cm
Tipología
Documento
Eduki mota
Tesis
Notas
Euskal Herriko Unibertsitateko doktorego-tesia
Azalean: Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak
Bibliografia: 650-667 or.
Euskal Kultur Sistema (EKS) eta Euskal Literatur Sistema (ELS) garaikideen oinarriak 1960-1990 bitartean, euskal komunitatearen garapenarekiko mendekotasunean, ondu ote ziren ikertu dugu. Hala, bada, hogeita hamar urte horien lanketa ikuspegi bakarrean ardaztu dugu: euskal komunitatea, ondare kulturala eta baliabide sinbolikoak kontuan dituen ikuspegi sinbolikora jo dugu. Halatan, komunitate garapenarekiko elkarreraginean behatu ahal izan diogu ondare kulturalaren birmoldaketari.Baliabide sinbolikoen eta kultur eremuen ikerketatik abiatuta ¿tradizioa eta literatur eremua¿, EKSren, ELSren eta komunitate garapenaren arteko elkarreragina ulertu, eta, errealitate sinbolikoaren baitan, deskribatu dugu. Anaitasuna eta Zeruko Argia aldizkariek nahiz Mikel Laboa, Bernardo Atxaga, Joseba Sarrionandia eta Jon Juaristiren lanek osatu dute funtsezko corpusa.Horretarako, ikerketaren zutarriei egokitzen zaizkien oinarri teorikoak hautatu ditugu: batetik, John B. Thompsonek forma sinbolikoen azterketarako proposatuak eta Anthony D. Smithek, nahiz Montserrat Guibernauk, etno-sinbolismoaz erranak geuretu ditugu; bertzetik, 1960-1990 bitarteko euskal kultur moldaketan, espresuki, sakondu ahal izateko, tresna teorikoak egokitu ditugu. Hartara, EKS eta ELS garaikideen oinarriak nola finkatu ziren aztertzeaz gaindi, estaturik gabeko komunitateen ikerketarako tresna teorikoak proposatu ditugu.
Laburduren aurkibidea …14
Taulen aurkibidea …15
Sarrera …16
I. KAPITULUA: OINARRI TEORIKOAK
1. Paradigma aldaketa …26
1.1. Nazioak eta komunitate kulturalak: oinarri nagusiak …27
1.1.1. Identitatea …27
1.1.2. Nazioa …30
1.1.2.a. XIX. mendea: irrika berria …31
1.1.2.b. XX. mendea: “nazio asmatu” kontzeptua …32
1.1.2.c. Hondarreko hamarkadak: estatudun vs estatu gabeko nazioak …33
1.1.3. Nazionalismoa …34
1.1.3.a. Nazionalismoa: adiera ideologikoa vs oinarrizkoa …35
1.1.3.b. Dikotomia nagusia …37
1.2. Kultura eta sinboloak …41
1.2.1. Kulturara hurbiltzeko moduak …42
1.2.1.a. Ulertze klasikoa …42
1.2.1.b. Ulertze antropologikoak …43
1.2.2. Sinboloak aztertzeko hainbat ikuspegi …50
1.2.2.a. Cassireren ekarpena …51
1.2.2.b. Bourdieuren ekarpena …54
1.2.2.c. John B. Thompsonen ekarpena …58
1.2.3. Sinboloak aztertzeko ikuspegi bateratzailea: John B. Thompson …59
1.2.3.a. Forma sinbolikoen eraikuntzan parte hartzen duten alderdi nagusiak …62
1.2.3.b. Forma sinbolikoen testuinguratze soziala …65
b.1. Oinarriak …65
b.2. Testuinguru sozialen eta forma sinblikoen arteko elkarreragina …69
1.3. Etno-sinbolismoa …765
1.3.1. Oinarriak …78
• Etno-sinbolismoaren oinarri nagusiak …78
• Teoria modernista vs etno-sinbolismoa …81
1.3.2. Etno-sinbolismoaren muga nagusiak …85
1.3.2.a. Adituen erranak …85
1.3.2.b. Baliabide sinbolikoen izaera unibertsala …89
1.4. Gure hurbiltzearen oinarriak: harilkatzea …92
1.4.1. Tresna teorikoak: adituen ekarria …93
1.4.2. Tresna teorikoak: egokitzeak …95
1. egokitze teorikoa. Forma sinboliko vs baliabide sinboliko …97
2. egokitze teorikoa. Forma sinbolikoak: ezaugarrien egokitzea …101
3. egokitze teorikoa. Forma sinbolikoak: balioztatzeen egokitzea …104
4. egokitze teorikoa. Forma sinbolikoak: balioztatzeak baldintzatzen dituzten ezaugarrien egokitzea …107

II. KAPITULUA: EUSKAL KULTUR SISTEMA GARAIKIDEA: OINARRITZEA (1960-1975)
2. Testuingurua (1960-1975) …114
2.1. Testuinguru soziopolitikoa: Krisi Orokorra …114
2.1.1. Inguratze orokorra: estatua eta komunitate barneratuak …115
2.1.1.a. Aitzineko eragileak eta gibeleko urteak: jarraitutasuna, argigarri …116
2.1.1.b. Estatuaren eta komunitatearen arteko harremana: krisien iturburua …119
• Estatuaren eta komunitatearen arteko harremana …120
• Desorekaren eragin zehatza …123
2.1.2. Krisi Orokorra …125
2.2. Identitate nazionala: duintasunaren bila …132
2.2.1. Nazio berpiztearen lehen fasea: komunitate beharrak eta ekintzak …133
2.2.1.a. Oinarrizko beharrak …133
a.1. Partaidetza sentimenaren garapena …134
a.2. Lehen behar maila asebetetzeko pausoak …135
2.2.1.b. Aurkaritza moduak …141
2.2.2. Duintasuna, gune …146
3. Euskal ondare kulturalaren moldatze oinarrizkoa (1960-1975) …161
3.1. Kultur ondarearen birmoldatze funtzionala …162
3.1.1. Forma eta baliabide sinbolikoak aztertzeko bidea …163
3.1.2. Berrirakurtze ekimen kateatua …167
3.1.3. Iraganeko ondare kulturalaren berreskuratzea: AOKren funtzioak …170
• Ahozko Ondare Kulturala …170
• Hautatzearen arrazoiak …174
3.1.3.a. Ondare kulturalaren funtzionalitateak …176
• Funtzionalitate nagusiak …177
3.1.3.b. Euskal ondare kulturalaren funtzionalitate berriztatuak …181
b.1. Iraganeko fosilak: funtzionalitate sinbolikoa …181
b.2. Bat-bateko bertsolaritza: funtzionalitate praktiko-sozialerantz …183
b.3. Militantziaren eta kultur garapenaren arteko kinka …185
3.1.3.c. Euskal ondare kulturalaren balioztatzeak …192
c.1. Euskal ondare kulturalaren balioztatze nagusia: Balioztatze Prozesu Nagusia …192
c.2. AOKren balioztatzea …197
c.3. Baliabide sinbolikoen baldintzatzaileak (egokitze teorikoa) …200
• Egokitze teorikoaren ikerguneak …200
• Egokitze teorikoaren oinarriak …203
3.1.4. Kulturgileen eragin egituratzailea, kultur berreskuratze prozesu funtzionalean …210
3.1.4.a. Continuuma: Quosque tandemetik Ez Dok Amairura …210
• Quosque tandem (1963) …211
• Ez Dok Amairu (1966-1972) …215
3.1.4.b. Continuuma: kulturgileen rol desberdinak …218
b.1. Nazionalismo faseekin alderatzea …220
b.2. Oreka komunikatiboa, kulturgileen rolaren oinarri …224
3.2. Ondorioak: ondarearen moldatzea, nazio garapenaren eskutik …228
4. Forma eta baliabide sinbolikoak: ondarearen moldatzea …236
4.1. Euskal ondare kulturalaren eta literaturaren arteko harremana …237
4.1.1. Literatur eremua, moldatze zabalean …238
4.1.1.a. Oinarri teorikoen aplikazioa …238
4.1.1.b. Eremu berezitua aztertzen: izaera bereziturik gabeko eremua …242
4.1.2. Literatur eremuaren funtzionalitatea, kultur moldaketaren baitan …247
4.1.2.a. Birformulatze nagusiaren isla, literaturan …248
a.1. AOKren zama …249
a.1.1. AOKren bereganatzea: bi sail …249
a.1.2. AOKren birjabetza: bi bereganatze …251
a.2. Irudien sinbolizatzea …254
a.2.1. Forma sinbolikoen interpretazio zehatzak …254
a.2.2. Forma sinbolikoen ezaugarri partekatuak …257
4.1.2.b. Eragin sinbolikoaren garrantzia (zuzeneko eta zeharkako eraginak) …260
b.1. Zuzeneko eta zeharkako eraginak …260
b.2. Ezintasun komunetiko arituak …263
4.1.3. Literatur eremua, oinarritze bidean: zutarrien eta komunitatearen arteko egokitzea, auzian …268
4.1.3.a. Literatur eremu finkatu gabea, eraikitze bidean …269
a.1. Abiapuntua: euskal literatura, egitura finkatzailerik gabeko eremu …270
a.2. Prozesuaren segida: jarraitutasun sinbolikoa …274
4.1.3.b. Euskal literatura, nazio garapenari nahiz behar kolektiboei atxikia …280
b.1. Aldizkariak (1960-1975) …281
b.1.1. Anaitasuna …282
• Deskribapen nagusia …282
• Garapen nagusia …284
b.1.2. Zeruko Argia …295
• Deskribapen nagusia …295
• Garapen nagusia …299
b.2. Euskal Literatur Eremua …307
b.2.1. Alde nagusien islatzea …308
b.2.2. Ezegonkortasunaren erakusgarriak …312
4.1.3.c. Literatur eremuaren oinarriak, nazio garapenari lotuak: helburuak, elkarreragin eremuetako kokapena eta erakundeak …322
4.2. Kultur moldaketa, komunitate garapenaren eskutik: M. Laboa, baliabide sinbolikoen birmoldaketan, aitzindari …333
4.2.1. AOK birgaituaren ulermenerako arrastoak …334
4.2.1.a. Abiapuntu teorikoak eta testuingurua …334
a.1. Abiapuntu teorikoak: historia kulturala eta etno-sinbolismoa …335
a.2. Testuingurua: Laboa, gizon garaikide …338
• Testuinguru zabala ardaztuaz …338
• Berrirakurtze ekimen kateatua …340
4.2.1.b. Corpus nagusia: AOK …343
b.1. Kantak …344
b.2. Bertsolaritzaren balizko zama …348
4.2.2. AOKren berreskuratze birgaitua …353
4.2.2.a. Iragana eta oraina, dimentsio berean uztartuak: abangoardia …353
a.1. AOK, baliabide sinboliko …353
a.2. Funtzionalitate berriztatua …359
4.2.2.b. Hartzaileak, ikusmiran: abangoardia, haratago …365
• Behar maila nagusiak …366
• Oreka komunikatiboaren erabilera, eguneratua …368

III. KAPITULUA: EUSKAL KULTUR SISTEMA GARAIKIDEA: FINKATZEA (1975-1990)
5. Testuingurua (1975-1990) …378
5.1. Testuinguru soziopolitikoa: nazio eraikuntza ofiziala (EAE) …379
5.1.1. Inguratze orokorra: estatua eta autonomia-erkidegoak …379
5.1.1.a. Legeen bidezko oinarriak …379
a.1. Espainiako Konstituzioa (1978) …380
a.2. Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutua (1979) eta Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeko Legea (1982) …384
a.3. Euskararen Legea (1982) eta Euskarari Buruzko Foru Legea (1986) …388
5.1.1.b. Estatuaren eta komunitatearen arteko harremana: legeen aitzin eta gibeletik zer? …394
5.1.2. Krisi Orokor Ñabartua …400
5.2. Identitate nazionala: eraikuntzaren jarraipena …407
5.2.1. Nazio berpiztearen bigarren fasea: erakundetzea eta kontrol egiturak …407
5.2.1.a. Erakundetzea …408
5.2.1.b. Estatu eta autonomia mailak egokitzea: independentziaz bertzelako kontrol egiturak (estaturik gabeko nazioetako ordezkaritzak) …410
5.2.2. Jatorri anitzeko erakundetzea, gune …415
6. Euskal ondare kulturalaren moldatze instituzionala (1975-1990) …425
6.1. Kultur ondarearen birmoldatze funtzionala …426
6.1.1. Ondare krisiak aztertzeko bidea …427
• Continuuma …428
• Autokontzepzio kolektiboa …428
• Testuinguru soziohistorikoa …429
6.1.2. Continuumaren presentzia …431
6.1.3. Autokontzepzio kolektiboaren funtzio nagusiak, nazio garapenean …436
6.1.3.a. Eragile nagusiak …437
6.1.3.b. Eragin mota nagusiak …439
• Eragin aitzinatzailea: garatze bidea …440
• Eragin gibelatzailea: trabatze bidea …441
6.1.4. Testuinguruaren eragin sistematizatzailea, kultura berreskuratu berriaren birmoldatze funtzionalean …444
6.1.4.a. EKSren antolaketa: gune eragileetako ahalmenaren banaketa …444
a.1. Gune eragileak …445
• Definizioa …445
• “Ahalmen-gune”ekiko alderatzea …449
a.2. Herritiko ahalmenaren osatzea: aparatu instituzionala …451
6.1.4.b. EKSren egituraketa: euskal kultur mailek jasaniko prozesuak …455
b.1. Kultur maila zabala eta maila zehatza: testuinguruan bat etorririko balioztatzeak …456
b.1.1. Ondare izanaren, balioztatze prozesuen eta testuinguruaren arteko elkarreragina …456
b.1.2. Euskararen kasua …460
b.2. EKEren egituratze sistemikoa: EKSren abiapuntua(k) …465
b.2.1. Ikuspegi sistemikoaren kriterio nagusiak …466
b.2.2. EKS integratuaren abiatzea …470
6.2. Ondorioak: ondarearen moldatzea, nazio garapenaren eskutik, berriz ere …480
7. Forma eta baliabide sinbolikoak: ondarearen erakundetzea …485
7.1. Euskal ondare kultural moldatuaren eta literaturaren arteko harremana …486
7.1.1. Literatur eremua, erakundetze zabalean …487
7.1.1.a. Oinarri teorikoen aplikazioa …487
7.1.1.b. Eremu berezitua aztertzen: ELSren garapena …492
b.1. Krisi Orokor Ñabartua, euskal literaturan …492
b.1.1. Krisi Orokor Ñabartuaren eragin berezitua …494
b.1.2. Hiru gatazka nagusien isla …496
b.2. Espainia: Espainiako Literatur Sistemaren egoera …500
b.3. Hego Euskal Herria: abangoardiak ELS autonomo garaian? …503
7.1.1.c. Rol egituratze berria …506
c.1. Herriaren eta kulturgileen arteko distantzia …506
• Gune egituratzaileen azterketarako bidea …507
• Bi saio nagusietako kulturgileen rola zertan den …508
c.2. ELEren gune egituratzaileak: erakundetze bideak …511
• Kulturgileen rolak ELEn izaniko eragina (1960-1975) …511
• Erakundetze proiektu paraleloa: proiekzio berezitua (1975-1990) …514
7.1.2. Literatur eremuaren funtzionalitatea, erakundetze prozesuaren baitan …516
7.1.2.a. Birformulatze nagusiaren isla, literaturan …517
a.1. ELSren bulkadak: euskararen batasuna, konpromisoa eta erakundetzea …518
a.2. Bulkadaren eta eremu berezituko autonomiaren arteko kinka …521
a.3. Aitzinpausoak …524
7.1.2.b. Eragin finkatzailearen garrantzia …528
b.1. Eremuaren balioztatzeak (egokitze teorikoa) …528
b.2. Literatur balioztatzeak, eremuaren funtzionalitatearen eskutik …531
b.2.1. Maila desberdinetako balioztatze nagusiak …532
b.2.2. Maila desberdinetako balioztatzeen eragileak …534
b.2.3. Balioztatzeen eta funtzionalitatearen arteko harremana …539
7.1.3. Literatur eremua, finkatze bidean: literatur tradizio berreskuratu berria, auzian …541
7.1.3.a. Tradiziora hurbilpena …542
a.1. Tradizioaren eta literatur tradizioaren arteko harremana …543
a.2. Begirada gibela bihurtzearen logikotasuna …544
7.1.3.b. Euskal literatur tradizioaren krisia …546
b.1. Euskal Literatur Tradizio Krisia …546
b.2. Literatur Tradizio Krisiaren eta Krisi Orokor Ñabartuaren arteko harremana …548
b.3. Literatur Tradizio Krisiaren eta lekuz kanpokotasunaren arteko harremana …550
b.4. Literatur tradizioa lantzeko ikuspegi teorikoak …553
7.1.3.c. Literatur eremuaren oinarriak, nazio garapenari lotuak: helburu kolektiboak, elkarreragin eremuko kokapena eta erakundeak …556
7.2. Kultur moldaketa, komunitate garapenaren eskutik: B. Atxaga, J. Sarrionandia eta J. Juaristiren literatur tradizio proposamenak …562
7.2.1. Literatur tradizio hautatuen ulermenerako arrastoak ...563
7.2.1.a. Batera hasiriko bidaia: Lehen Aldia ...564
a.1. Literatur tradizioaren hautatzea ...564
a.2. Foku berari dagozkion helburu berdinak …566
7.2.1.b. Literatur Tradizio Krisiaren eta sorkuntzaren arteko harremana …570
b.1. Lehen Aldia: Pottekoen hautua, hautu garaikidea …570
b.2. Bigarren Aldia: Atxaga, Sarrionandia eta Juaristiren hautuak …572
7.2.2. Literatur tradizio hautatuak: Bigarren Aldia …575
• Corpusa …576
• Iraganarekiko jarrerak: (literatur)tradizioaren hiru garapen teoriko-estetiko …577
7.2.2.a. (Literatur)Tradizioa, Atxagaren lanetan: sorkuntza …578
1. fasea: tradizio hautatu berriaren ukatzea …578
2. fasea: berrinterpretazioaren islapen poetikoa …582
Testuingurua: iraganera lehen hurbilpena …585
7.2.2.b. (Literatur)Tradizioa, Sarrionandiaren lanetan: proposamen murriztua …588
1. fasea: proposamen unibertsal osotzailea …588
2. fasea: unibertsaltasun murriztua …592
Mailakatzea: ardazte mugatzailea …595
7.2.2.c. (Literatur)Tradizioa, Juaristiren lanetan: dekonstruitzea …598
1. fasea: teoria modernistaren islapenak …599
2. fasea: dekonstrukzioa vs errotze sentimena …602
Teknika: ukazioa, tradizio hautua berresteko teknika …605

IV. KAPITULUA: HONDARREKOAK
8. Ondorioak …612
8.1. Ondorio teorikoak …612
8.2. Ondorio praktikoak …626
8.3. Hondarrekoak …645
Bibliografia …650
1. Corpusak …650
2. Bibliografia orokorra …651
Eranskinak …666
A Eranskina: oinarrizko terminologia …666
B Eranskina: adibideak …690