Prensa - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Neguko abestiak, Nafarroako Bertsozale Elkartea laguntzeko

Información general

Tipo
Noticia
Título
Neguko abestiak, Nafarroako Bertsozale Elkartea laguntzeko
Autor
Nafarroako Bertsozale Elkartea
Idioma
eu
Fecha
2012-12-05

Edukiari buruz

Entidades
Nafarroako Bertsozale Elkartea
Adierazpideak
Bertsolaritza

Albistea irakurtzeko arazoak izanez gero, jarri Xenpelar Dokumentazio Zentroarekin harremanetan: xenpelar [a bildua] bertsozale.eus. Prentsa bilduma osoa 1998tik osatu da. Interneteko datu base honetan kontsulta daitekeena 2012tik aurrerakoa da.

"Neguari abesten" izenburuak adierazten duen moduan neguko abestiz osatutako diskoa da, gehienak berriki sortuak edota aurretik zeudenak, moldatuta.

Ene Kantak taldea Nerea Urbizu eta Urko Oskoz irakasleek osatzen dute; Peluso koordinatzailearen laguntzarekin batera. Haurrentzako euskarazko abestiak sortzen dituzte, berriak eta freskoak.

Diskoa egiterakoan hainbat kolaborazio izan dituzte: Igor Elortza, Uxue Alberdi, Xabi Terreros eta Estitxu Fernandez bertsolariak, Urko Aristi kazetaria, Leihotikan taldeko Gorka abeslaria, edota Zubieta-Olazabal pilotari bikotea.

Nafarroako Bertsozale Elkarterako dirua lortu nahi dute lan honekin, D ereduko eskoletan eta ikastoletan bertsolaritzaren inguruan lanean segitu ahal izateko.

Diskoa Nafarroako Bertsozale Elkartean bertan eskuratzen ahal da (Tel: 948 143747).