Représentations Périodiques - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Euskal Herriko Bertso Afari Txapelketa (4. 2013. Etxarri Aranatz)

Information

Type de représentation
Sariketa
Place
Etxarri-Aranatz
Date finale
2013-04-12
Extension
Euskal Herri mailakoa

Participants

Description

Histoire
Bertsozaleari:

Karrikestu Elkarteak sorreran euskara eta euskal kultura sustatzearen aldeko asmoa azaldu zuen; elkarteak bere ahalegina egin nahi du herri honen izaera osatzen duten berezkotasunak indartze aldera. Horregatik piskana-piskana gero eta kultura eskaintza zabalagoa egiten ari da, orain arteko ibilbidean ikus daitekeen moduan: Euskal Herriko Mus Txapelketak, sagardotegi-auzateak, hitzaldiak, euskal musikaren aldeko ekimenak, herriko euskalkia indartzeko ekimena, sukaldaritza ikastaroak, bertso afariak, Bertso Sariketa...
Euskal Herrian bertso sariketa dezente antolatzen da txapelketa nagusiez gain, bertsozaletasuna eta euskara sustatzeko helburuarekin. Bertsozalearendako ezagunak dira Osinalde, Bertsoko, Putzuzulo… bertso sariketak; batik bat bertsolari gazteei zuzenduta daudenak. Nafarroan, nafar bertsolari gazteei luzatuta egiten da aurretiaz zerrendaturiko lehiaketen antzekorik: Xalto eta Izeta, adibidez. Azken bi hauek esan bezala, nafar bertsolari gazteei bertsotan egiteko plaza bat eskaintzen die, eta bidenabar, saioak egiten diren lekuetan bertsozaletasuna areagotzea lortzen dute.
Etxarrin bertsozaletasunak gora egin duela iruditzen zaigu. Saiorik saio ikus-entzule etxarriar gehiago aurki daiteke, urtean zehar gero eta saio gehiago antolatzen da herrian, herritarrak puntu bat edo beste botatzera animatzen dira… Bide horretan eta azken hiru urtetako arrakasta ikusirik Karrikestu Bertso Sariketak akuilu izan nahi du, jendea bertsora eta zeharka euskaraz aritzera gehiago hurbil dadin. Bestalde, sariketa honek ere plaza interesgarri bat eskaini nahi die bertsolari gazteei: ezagutzera emateko, beraien burua proban jartzeko… Halaber, Euskal Herriko lurraldetasuna irudikatuz Karrikestuk herrialde bakoitzetik bertsolari bat gonbidatzeko irizpidea (Nafarroatik bi, Nafarroan gaudelako) dauka, nahiz eta jakin badakigun Nafarroa Beherea eta Zuberoatik bertsolari bana erakartzea zaila izaten dela (ahalegina egingo dugu).
Sariketa honek Etxarriko herriari ere, bere neurrian, kanpora begira izan dezakeen oihartzunean lagun diezaiokeela uste dugu. Nafarroan era honetako lehiaketarik, lurraldetasun irizpideak oinarri dituenik, ez da burutzen urtean zehar; Etxarrikoa lehena izanen litzateke, beraz. Gainera, urteen poderioz, Karrikestu Sariketak, Etxarrin egiten den bertso-afari-txapelketak, ospea hartu lezake, eta ondorioz Etxarri bertsolarien ezinbesteko ibilbidean sartuko litzateke. Eta noski, Sariketak euskararen erabilpenean, euskal kulturaren sustapenean bultzadatxo bat suposatuko luke.
Sariketa eguna apirilaren 12a izanen da. Aurtengoan parte hartuko duten bertsolariak: Arrate Illaro (Bizkaia)
Oier Arbina (Araba)
Alaia Martin (Gipuzkoa)
Egoitz Gorosterrazu (Nafarroa Garaia)
Julio Soto (Nafarroa Garaia)
Maddi Ane Txoperena (Lapurdi)

Arduraduna: Mikel Mundiñano / 610610575



Karrikestu Elkartea.

Estructure

Représenations
2013-04-12 Etxarri-Aranatz Sariketa
Sailkapena
Julio Soto
Amaia Iturriotz
Arrate Illaro
Maddi Ane Txoperena
Egoitz Gorosterrazu
Oier Arbina
Championne
Soto, Julio
Envoyer plus information

À propos de nous
Location
Services
Demande d'information
Aide pour chercher