Représentations Périodiques - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Balendin Enbeita Bertso-Paper Lehiaketa (11. 2013. Getxo)

Information

Type de représentation
Lehiaketa
Place
Getxo
Début date
2013-09-04
Date finale
2013-10-18
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2013-10-18
Extension
Euskal Herri mailakoa
Voir 1941_aldizkakoa_file_eskuorria.pdf

Participants

Organisateurs
Algortako Bertsolari Eskola (ALBE)

Description

Saritutako lana
Nagusiak:
1. Jone Uria, "Distantziak"
2. Mikel Arrillaga, "Bakarrik hobeto"

Gazteak:
1. Aitor Servier, "Prestatzen"
2. Paule Loizaga, "Ametsak"

Oinarriak
PARTE-HARTZAILEAK
Lehiaketa honetan edonongo bertso-jartzaileek har dezakete parte. Adinaren arabera, atal bi bereizi ditugu.
*Helduak: 19 urte edo gehiagokoak.
*Gazteak: 18 urtera artekoak, 2013an 18 urte betetzen dituztenak barne.

EGIN BEHARREKO LANA
Bertsoen gaia, neurria eta doinua libreak izango dira parte-hartzaile guztientzat.
*Helduen atalean, parte-hartzaile bakoitzak gutxienez 8 bertso egin beharko ditu, eta gehienez 12.
*Gazteen atalean, parte-hartzaile bakoitzak gutxienez 6 bertso egin beharko ditu, eta gehienez 10.
Parte-hartzaile bakoitzak nahi beste bertso-sorta aurkez dezake.

EPEA ETA BALDINTZAK
*Lanak jasotzeko azkeneko eguna, 2013ko urriaren 18a izango da.
*Bertso guztiek berriak izan beharko dute, hots, beste inon saritu edo argitaratu gabeak.

SARIAK
Helduentzat:
*1. saria: txapela, 900€ eta garaikurra.
*2. saria: 600€ eta garaikurra.
Gazteentzat:
*1. Saria: txapela, 200€ eta garaikurra.
*2. Saria: 100€ eta garaikurra.

Bertso-jartzaile batek ezingo du sari bat baino gehiago jaso; beraz, lortzen duen saririk handiena emango zaio.

NORA ETA ZELAN BIDALI
Bertsoak posta arruntez zein posta elektronikoz bidal daitezke.
*Posta arruntez bidaltzekotan, bertsopaperean ez du egilearen izenak agertu behar. Bertso-sorta bakoitza izengoitiz sinatuko da eta egilearen izen-abizenak, jaioteguna, helbidea eta telefonoa/faxa/e-maila aparteko gutunazal batean sartuko dira, kanpoaldean izengoitia ageri dela.
Gutunazal bien egilea zein ataletara aurkezten den ipini behar da.
Hona hemen gure helbidea:
BALENDIN ENBEITA 11. SARIA
ALGORTAKO BERTSOLARI ESKOLA (ALBE)
Martikoena 16, 2. pisua.
48992 GETXO

*Bertsoak posta elektronikoz bidali gura badira, Word formatuko dokumentu bi bidali behar dira. Batean bertso-sorta bera eta goitizena; eta bestean, goitizena eta norberaren xehetasunak. Hona hemen gure helbide elektronikoa:
balendinenbeita2013@gmail.com

EPAIKETA ETA SARIA-EMATEA
*Epaimahaia ALBEk eratuko du eta sariak ALBE GALA ekitaldiaren barruan emango dira.
*Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da.
*Epaimahaiak sariren bat jaberik gabe utz lezake, bai eta akzesit bat edo beste eman ere, hala iritziz gero.

LANEN JABETZA ETA BESTELAKOAK
*ALBEk izango du aurkezturiko edozein lan argitaratzeko eskubide osoa. ALBE izango da saritutako eta argitaratutako lanen jabe
*Lehiaketa honetan parte-hartzeak arau hauek guztiak onartzea dakar. Arautegi honetan jasotzen ez den edozein gorabeheratan, ALBEk izango du erabakitzeko ahalmena.

Lehiaketari buruzko informazio gehiago gura izanez gero, noa hemen harreman bideak:
*Telefonoa: 605 704 385
*E-maila: albegetxo@gmail.com

Envoyer plus information

À propos de nous
Location
Services
Demande d'information
Aide pour chercher