Représentations Périodiques - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Bermeoko Bertso-Paper Lehiaketa (10. 2014. Bermeo)

Information

Type de représentation
Lehiaketa
Place
Bermeo
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2014-03-07
Extension
Bermeo
Extension
Herri mailakoa
Website
http://ttiki.com/60694
Voir 2006_aldizkakoa_file_eskuorria.pdf

Participants

Organisateurs
Bermeoko Udala. Euskara

Description

Saritutako lana

1. "Eguraldia". Ager Monasterio Leniz

2. "Euskarari", Lore Barrena Lozano
Oinarriak
11 eta 18 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduta X. Bertso paper lehiaketa egingo da Bermeon. Bermeoko Udaleko Euskara Sailak adierazi duenez, lehiaketa honen helburua da gaztetxoen artean bertsozaletasuna eta sormen lana sustatzea.

Maila bi bereizten dira adinaren arabera; 1.maila: 11 eta 14 urte bitartekoentzat da eta 2. maila 15 eta 18 urte bitartekoentzat. Parte hartzeko, Bermeon bizi edo ikasle izan behar da, horixe da baldintza bakarra.

Bertso kopuruari dagokionez, 1. mailakoek 3na bertso aurkeztu behar izango dute eta 2.ekoek gutxienez 4 eta gehienez 6 bertso. Neurriak eta gaia, berriz, beste urteetan legez, libreak izango dira.

Bertso paperak ezizenez sinatuta eta adina adierazita aurkeztuko dira ikastetxean. Ikastetxeak Udalaren Euskara Sailean zerrenda baten aurkeztuko ditu egileen ezizenak eta izen-abizenak gutun-azal itxi baten.

Bertso paperak aurkezteko epea martxoaren 7ra arte egongo da zabalik. Epaile lanetan jardungo diren bertsolariek kontuan izango dituzte: bertsoaren kalitatea, estiloa, gaia garatzeko modua eta originaltasuna.

Sari bana jasoko dute 1. eta 2. mailetako irabazleek eta Nestor Basterretxea aretoan antolatuko den saioan irabazleek kantatzeko aukera izango dute. Irabazleen bertsoak Andra Mari jaietako liburuan argitaratuko dira. Bermeoko Udalak bertsolaritzan aritzeko gazteak animatu ditu.

Estructure

Représenations
2014-04-09 Bermeo Lehiaketa
Sailkapena
1. "Eguraldia". Ager Monasterio Leniz
2. "Euskarari", Lore Barrena Lozano
Envoyer plus information

À propos de nous
Location
Services
Demande d'information
Aide pour chercher