Représentations Périodiques - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Arrasate Bertso-Paper Lehiaketa (30. 2017. Arrasate)

Information

Type de représentation
Lehiaketa
Place
Arrasate
Date finale
2017-05-11
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2017-03-31
Extension
Debagoiena
Extension
Eskualde mailakoa

Participants

Organisateurs
AED Kultur Elkartea

Description

Saritutako lana
Bertso-paper lehiaketa

LH 5-6
1. saria: "Amodioa" sortagatik, Maren Tena eta Josune Nieto
2. saria: "Sentimenduak" bertso sortagatik, Leire Garcia eta Miriam Moya

DBH 1-2
1. saria: "Nigeriatik nator Arrasatera bizitzera" Garazi Barrena, Beñat Barrena, Eñaut Lasaga, Ane Zeziaga, Garazi Urrutia eta Ixiar Okin

DBH 3-4
1. saria: "Iragana etorkizun" sortagatik, Oihana Arana
2. saria: "Bizkorra ez naiz baina badaukat" sortagatik, Haizea Arana

BATXILERRETIK GORA
1. saria: "Siria, su-hiria" sortagatik, Andoni Goitia
Oinarriak
AED elkarteak antolatutako “Arrasate literatur lehiaketek” 30 urte bete dituzte aurten; 30 urte, Debagoienean, euskarazko literatura, irakurtzeko zaletasuna eta sormena sustatzen. Bestalde, martxan da Ekin Emakumeak, Txatxilipurdi eta AED elkarteek abian jarritako “Zurekin Arrasate euskaldunago” kanpaina. Eta, horiek horrela, lehiaketen edizio honetan, sari berezi bat emango dugu, Batxilergotik gorakoen mailan “Arrasate euskalduna” gaia jorratuz aurkezten diren lan guztien artean. Gainerakoan, horra hor parte hartzeko oinarriak:

Lehiaketa honetan Debagoienean bizi, lan egin edo ikasten duen edonork parte har dezake.
Soilik euskarazko lanak eta inoiz saritu edota argitaratu gabekoak aurkez daitezke.
Gaia librea da lehiaketa eta adin maila guztietan. Dena dela, Batxilergotik gorakoen mailan, sari berezi bat eman zaio “Arrasate euskalduna” gaia jorratzen duen lanik onenari.
Parte hartzaile bakoitzak nahi beste lan aurkez dezake.
Idazlanak tarte bikoitzez eta ordenagailuz idatzita aurkeztu behar dira.
Lan guztiak lelo batez sinatuko dira.
Lanak aurkezteko bi modu egongo dira aukeran:

1. Posta elektronikoz: Bi dokumentu bidali behar dira helbide honetara: aed@aedelkartea.eus
Bi dokumentu horietako batean lehiaketara aurkeztutako idazlana joango da, lelo batez sinatuta eta egilearen izenik gabe. Bestean, berriz, datu hauek zehaztuko dira:

Idazlanari jarri zaion leloa
Egilearen izen-abizenak (bat baino gehiago bada, guztienak aipatu)
Jaiotze-data
Ikasturte honetan zein mailatan dabilen
Etxeko helbidea
Posta elektronikoa eta kontakturako telefono zenbakia

2. Paperean inprimaturik: Idazlanaren hiru kopia aurkeztu behar dira, lelo berarekin sinatuta hiruak. Horrekin batera gutun azal itxi bat aurkeztuko da, arestian aipatutako datu guztiak zehaztuz barruan.

Lanak AED elkartean aurkeztu behar dira, aed@aedelkartea.eus e-postaraz edo Pablo Uranga 4, behea. 20500 Arrasate helbidera bidaliz.
Lanak aurkezteko epea 2017ko martxoaren 31n bukatuko da.
Epaimahaia AED elkarteak aukeratutako pertsonek osatuko dute.
Finalisten zerrenda 2017ko maiatzaren 5ean kaleratuko du epaimahaiak AED-ren web gunean (www.aedelkartea.eus) eta tokiko hedabideetan.
Behin betiko irabazleen izenak 2017ko maiatzaren 11n egingo den sari-banaketa ekitaldian jakinaraziko dira.
Aurkeztutako lanek gutxieneko kalitaterik ez balute, sariak hutsik uzteko erabakia har dezake epaimahaiak.

Estructure

Envoyer plus information

À propos de nous
Location
Services
Demande d'information
Aide pour chercher