Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Arrasate Bertso-Paper Lehiaketa (30. 2017. Arrasate)
Oinarrizko informazioa
- Ekitaldi mota
- Lehiaketa
- Lekua
- Arrasate
- Bukaera data
- 2017-05-11
- Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
- 2017-03-31
- Hedadura lekua
- Debagoiena
- Hedadura-mota
- Eskualde mailakoa
Parte hartzaileak
- Antolatzaileak
- AED Kultur Elkartea 
Deskribapena
- Saritutako lana
- Bertso-paper lehiaketa
 
 LH 5-6
 1. saria: "Amodioa" sortagatik, Maren Tena eta Josune Nieto
 2. saria: "Sentimenduak" bertso sortagatik, Leire Garcia eta Miriam Moya
 
 DBH 1-2
 1. saria: "Nigeriatik nator Arrasatera bizitzera" Garazi Barrena, Beñat Barrena, Eñaut Lasaga, Ane Zeziaga, Garazi Urrutia eta Ixiar Okin
 
 DBH 3-4
 1. saria: "Iragana etorkizun" sortagatik, Oihana Arana
 2. saria: "Bizkorra ez naiz baina badaukat" sortagatik, Haizea Arana
 
 BATXILERRETIK GORA
 1. saria: "Siria, su-hiria" sortagatik, Andoni Goitia
- Oinarriak
- AED elkarteak antolatutako “Arrasate literatur lehiaketek” 30 urte bete dituzte aurten; 30 urte, Debagoienean, euskarazko literatura, irakurtzeko zaletasuna eta sormena sustatzen.  Bestalde, martxan da Ekin Emakumeak, Txatxilipurdi eta AED elkarteek abian jarritako “Zurekin Arrasate euskaldunago” kanpaina. Eta, horiek horrela, lehiaketen edizio honetan, sari berezi bat emango dugu, Batxilergotik gorakoen mailan “Arrasate euskalduna” gaia jorratuz aurkezten diren lan guztien artean. Gainerakoan, horra hor parte hartzeko oinarriak:
 Lehiaketa honetan Debagoienean bizi, lan egin edo ikasten duen edonork parte har dezake.
 Soilik euskarazko lanak eta inoiz saritu edota argitaratu gabekoak aurkez daitezke.
 Gaia librea da lehiaketa eta adin maila guztietan. Dena dela, Batxilergotik gorakoen mailan, sari berezi bat eman zaio “Arrasate euskalduna” gaia jorratzen duen lanik onenari.
 Parte hartzaile bakoitzak nahi beste lan aurkez dezake.
 Idazlanak tarte bikoitzez eta ordenagailuz idatzita aurkeztu behar dira.
 Lan guztiak lelo batez sinatuko dira.
 Lanak aurkezteko bi modu egongo dira aukeran:
 1. Posta elektronikoz: Bi dokumentu bidali behar dira helbide honetara: aed@aedelkartea.eus
 Bi dokumentu horietako batean lehiaketara aurkeztutako idazlana joango da, lelo batez sinatuta eta egilearen izenik gabe. Bestean, berriz, datu hauek zehaztuko dira:
 Idazlanari jarri zaion leloa
 Egilearen izen-abizenak (bat baino gehiago bada, guztienak aipatu)
 Jaiotze-data
 Ikasturte honetan zein mailatan dabilen
 Etxeko helbidea
 Posta elektronikoa eta kontakturako telefono zenbakia
 2. Paperean inprimaturik: Idazlanaren hiru kopia aurkeztu behar dira, lelo berarekin sinatuta hiruak. Horrekin batera gutun azal itxi bat aurkeztuko da, arestian aipatutako datu guztiak zehaztuz barruan.
 Lanak AED elkartean aurkeztu behar dira, aed@aedelkartea.eus e-postaraz edo Pablo Uranga 4, behea. 20500 Arrasate helbidera bidaliz.
 Lanak aurkezteko epea 2017ko martxoaren 31n bukatuko da.
 Epaimahaia AED elkarteak aukeratutako pertsonek osatuko dute.
 Finalisten zerrenda 2017ko maiatzaren 5ean kaleratuko du epaimahaiak AED-ren web gunean (www.aedelkartea.eus) eta tokiko hedabideetan.
 Behin betiko irabazleen izenak 2017ko maiatzaren 11n egingo den sari-banaketa ekitaldian jakinaraziko dira.
 Aurkeztutako lanek gutxieneko kalitaterik ez balute, sariak hutsik uzteko erabakia har dezake epaimahaiak.
