Représentations Périodiques - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Regueibertso (2. 2017)

Information

Type de représentation
Kulturarteko topaketa
Place
Arratia-Nerbioi
Début date
2017-04-28
Date finale
2017-05-14
Extension
Arratia-Nerbioi
Extension
Nazioarte mailakoa

Participants

Organisateurs
Arratia B.H.I. (Igorre)
Arratiako Bertso-Eskola

Description

Oinarriak
REGUEIBERTSO JAIAREN BIGARREN EDIZIOA
“Hizkuntzak egiten gaitu. No caminho da lingua”

Inprobisazioa, hau da, bertsoa eta regueifa oinarri hartuta, Arratia BHI eta Galiziako Vila de Cruces herriko I.E.S. Marco do Camballón eta Zas udalelerriko IES Maximino Romero de Lema ikastetxeko ikasleen arteko elkartrukea egingo da aurten ere, bigarren urtea izango da.

Apirilaren 28tik maiatzak 1era, 50 gazte galiziar etorriko dira Euskal Herrira, eta maiatzaren 11tik 14ra joango dira ikasle euskaldunak Galizara, 52 lagun.

HELBURUAK

Iazko oroitzapen onak gogoan, “Hizkuntzak egiten gaitu. No caminho da lingua” lemapean, ekimenak galegoa eta euskara indartzeko balioko du, regueifa eta bertsolaritzaren arteko antzekotasunak eta berezitasunak antzemateko, herri bietako ikasleen arteko hartu-emanak sortzeko eta elkar ezagutza sustatzeko.

Antolatzaileen esanetan “ikasleei bizirik dagoen kultura bat, inprobisazioaren kultura, erakutsi gura diegu. Bizipenak, ohiturak, sentimenduak, trebetasunak eta jolasak, kulturen arteko bizikidetza kontuan hartuta”.

PROIEKTUAREN OINARRIA

Bertsolaritza gurean errotuta dagoen eta nortasun handia duen kultur adierazpen gaztetua da. Bertsolaritzaren transmisioan, gainera, behar handia egiten da, bai hezkuntza arautuan, eta baita bertso eskoletan ere. Regueibertso festan parte hartuko duten gazte arratiarrek ere, ikasturtean zehar bertsolaritza landu dute ikastetxean, eta Regueibertso festa urtean zehar ikasitakoa modu praktiko eta bizian gozatzeko aukera paregabea da.

Regueifaren egoera, ostera, ezta berdina. Galizian antzinako festa berezietan egiten zen gudu poetikoko garaileak ogi bat, “Regueifa” bat, eramaten zuen etxera eta hortik datokio izena galizieraz egiten den kantu inprobisatuari. Denboraren joanean, ohitura hau baserri eta landa guneetakoa izatetik taberna giroko, txokoko, inprobisazio izatera pasatu zen, ia desagertu arte.
Egoera hau hobetzeko bidean, badaude ekimenak, ordea. Esaterako, Vila de Cruces herriko I.E.S. Marco do Camballón eta Zas udalelerriko IES Maximino Romero de Lema ikastetxeetan, urte pare bat daramatzate ikaslekin regueifa lantzen. Helburu nagusiak kultura eta hizkuntza direlarik. Antolatzaileen berbetan “gaur egungo gazteek gure kultur ondare ezagutu, eta kultura galegoan murgiltzeko bidea izan daiteke inprobisazioaren mundua”.
Envoyer plus information

À propos de nous
Location
Services
Demande d'information
Aide pour chercher