Représentations Périodiques - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
San Antontxu Bertso-paper Lehiaketa (21. 2019. Mungia)
Information
- Type de représentation
- Lehiaketa
- Place
- Mungia
- Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
- 2018-12-31
- Extension
- Euskal Herria
- Extension
- Euskal Herri mailakoa
Voir 2636_aldizkakoa_file_eskuorria.pdf
Participants
- Organisateurs
Mungiako Bertso-Eskola (Taket)
Description
- Saritutako lana
- GAZTEAK:
1.“Ze zorte txarra nirea”. Manuel Lasarte. Xabat Illaregi(Leitza)
2.“Gazteluen egia”. Izaro Bilbao.(Mungia)
3.“Hotz”. Ira. Julene Iturbe Epelde(Azkoitia)
AIPAMENAK:
- Oier Rementeria. “Kritika”(Barrika)
- Malen Iturregi. “Loretxu”(Gamiz)
- Olaia Cancelo. “Bizitzaren filosofía”(Gatika)
HELDUAK:
1.“Perfekzioaren inperfekzioa”. Etxeza. Maialen Artetxe(Azkoitia)
2.“Bidaiari maite”. Urrusti. Mikel Goitisolo(Fika)
3.“Altsasuko gurasoak”. Altsasu. Amaia Agirre(Asteasu)
AIPAMENAK:
- Beñat Barainka. “Kutxa hutsa”. (Arrieta)
- Oinarriak
- 1- Parte hartzaileak
- Multzo bitan banatuko dira parte hartzaileak:
* Gazteak (18 urtera artekoak)
* Helduak (18 urte edo gehiagokoak)
2- Egin beharreko lana
* Gazteak: gitxienez sei bertso eta gehienez zortzi
* Helduak: gitxienez zortzi bertso eta gehinez hamabi
- Guztientzat:
* Gaia eta neurria libreak
* Bertsoak barriak izan behar dabe, hau da, inon argitaratu eta aurkeztu bakoak
* Parte hartzaile bakotxak bi bertso-sorta bialdu leikez
3- Lanak bialtzeko epea eta baldintzak
* Lanak jasoteko azken eguna 2018ko abenduaren 31 izango da
* Bertso-sortak e-postaz bialdu behar dira.
4- Nora eta zelan bialdu
* Dokumentu bi bialiko dira Word formatuan
* Lehenengoan bertso-sortea eta ezizena agertu beharko dira, eta bigarrenean egilearen datuak.
* taketba@gmail.com-era bialduterakoan e-mailaren izenburuan egilearen atala (gazteak/helduak) eta ezizena adieraziko dira.
5- Sariak
Sariak atalka banatuko dira:
* Gazteentzat:
1. saria: 150 euro eta taketa
2. saria: 100 euro eta oroigarria
3. saria: 75 euro eta oroigarria
Sari berezia egongo da Mungiako bertso-sortarik onenarentzat.
* Helduentzat:
1. saria: 300 euro eta taketa
2. saria: 200 euro eta oroigarria
3. saria: 100 euro eta oroigarria
6- Sari banaketea
* Sariak 2019ko urtarrilaren 20an, eguerdiko 13:00etan MUNGIAKO PIZKUNDE ETORBIDEAN egingo dan bertso saioan banatuko dira.
7- Epaia
* Epai-mahaia TAKET Bertsolaritza Alkarteak izendatuko dau.
* Epai-mahaiaren erabagiak aldaezinak izango dira.
* Epai-mahaiak, hala erabagi ezkero, sariren bat emon barik itxi leike, baita aitamen bereziren bat emon be.