Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

San Antontxu Bertso-paper Lehiaketa (21. 2019. Mungia)

Oinarrizko informazioa

Ekitaldi mota
Lehiaketa
Lekua
Mungia < Uribe-Butroe < Bizkaia < Euskal Herria
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2018-12-31
Hedadura-mota
Euskal Herri mailakoa

Parte hartzaileak

Antolatzaileak
Mungiako Bertso-Eskola (Taket)

Deskribapena

Oinarriak
1- Parte hartzaileak

- Multzo bitan banatuko dira parte hartzaileak:

* Gazteak (18 urtera artekoak)
* Helduak (18 urte edo gehiagokoak)

2- Egin beharreko lana

* Gazteak: gitxienez sei bertso eta gehienez zortzi
* Helduak: gitxienez zortzi bertso eta gehinez hamabi
- Guztientzat:
* Gaia eta neurria libreak
* Bertsoak barriak izan behar dabe, hau da, inon argitaratu eta aurkeztu bakoak
* Parte hartzaile bakotxak bi bertso-sorta bialdu leikez

3- Lanak bialtzeko epea eta baldintzak

* Lanak jasoteko azken eguna 2018ko abenduaren 31 izango da
* Bertso-sortak e-postaz bialdu behar dira.

4- Nora eta zelan bialdu

* Dokumentu bi bialiko dira Word formatuan
* Lehenengoan bertso-sortea eta ezizena agertu beharko dira, eta bigarrenean egilearen datuak.
* taketba@gmail.com-era bialduterakoan e-mailaren izenburuan egilearen atala (gazteak/helduak) eta ezizena adieraziko dira.

5- Sariak

Sariak atalka banatuko dira:

* Gazteentzat:

1. saria: 150 euro eta taketa
2. saria: 100 euro eta oroigarria
3. saria: 75 euro eta oroigarria

Sari berezia egongo da Mungiako bertso-sortarik onenarentzat.

* Helduentzat:

1. saria: 300 euro eta taketa
2. saria: 200 euro eta oroigarria
3. saria: 100 euro eta oroigarria

6- Sari banaketea

* Sariak 2019ko urtarrilaren 20an, eguerdiko 13:00etan MUNGIAKO PIZKUNDE ETORBIDEAN egingo dan bertso saioan banatuko dira.

7- Epaia

* Epai-mahaia TAKET Bertsolaritza Alkarteak izendatuko dau.
* Epai-mahaiaren erabagiak aldaezinak izango dira.
* Epai-mahaiak, hala erabagi ezkero, sariren bat emon barik itxi leike, baita aitamen bereziren bat emon be.
Oharrak bidali

Guri buruz
Non gauden
Zerbitzuak
Informazio eskaera
Bilaketak nola egin