Représentations Périodiques - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Beasain Idazlehiaketa (31. 2021. Beasain)

Information

Type de représentation
Lehiaketa
Place
Beasain
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2021-02-26
Extension
Eskualde mailakoa

Participants

Organisateurs
Beasaingo Udala

Description

Saritutako lana
A maila (2003-2004 urteetan jaiotakoak):
- "Azken urtean" / Unai Goikoetxea

B maila (2005-2006 urteetan jaiotakoak):
- "Emakume jaio ginen" / June Aiestaran Iparragirre

D maila (2007-2008 urteetan jaiotakoak):
- "Gure amets ikusezinak" / Kimetz Furundarena Agirre

E maila (2009-2010 urteetan jaiotakoak):
- "Online" / Amets Zubizarreta Etxaniz

Oinarriak
-Parte hartzeko baldintzak

A mailan: 2003 eta 2004 urteetan jaio eta Goierriko Irakaskuntza Ertainetako ikastetxeetan (Beasainen, Ordizian edo Lazkaon) ikasten dabiltzan ikasleak edota, Beasainen erroldatuta egonik, beste nonbait irakaskuntza ertainetan ikasten dabiltzan adin berekoak izan daitezke.

B mailan: 2005 eta 2006 urteetan jaio eta Goierriko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan (Beasainen, Ordizian edo Lazkaon) ikasten dabiltzan ikasleak edota, Beasainen erroldatuta egonik, beste nonbait irakaskuntza ertainetan ikasten dabiltzan adin berekoak izan daitezke.

D mailan: 2007 eta 2008 urteetan jaio eta Goierriko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan (Beasainen, Ordizian edo Lazkaon) ikasten dabiltzan ikasleak edota, Beasainen erroldatuta egonik, beste nonbait irakaskuntza ertainetan ikasten dabiltzan adin berekoak izan daitezke.

E mailan: 2009 eta 2010 urteetan jaio eta Beasaingo Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan ikasten dabiltzan ikasleak.

F mailan: 2011 eta 2012 urteetan jaio eta Beasaingo Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan ikasten dabiltzan ikasleak.

-Lanak aurkeztea

Parte hartzen dutenek ikasketak egiten dituzten ikastetxeetan aurkeztuko dituzte lanak. Hauek lehenengo aukeraketa bat egingo dute.
Ikastetxeek Beasaingo Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dituzte aukeratutako lanak, 2021eko otsailaren 26rako, 14:00etarako.
Aurkeztu beharreko lanen gehieneko kopurua:
Lehen Hezkuntzan (E eta F mailak), 3 lan, gela eta atal bakoitzeko.
DBH eta Batxilergoan (A, B eta D mailak), 2 lan, gela eta atal bakoitzeko.
Ikasle bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du maila eta atal bakoitzeko.
Lanak paperean (4 kopia) eta formatu digitalean aurkeztuko dira.

- Aurkeztu beharreko dokumentuak

Aurkezten den lan bakoitzaren lehen orrialdean lanaren izenburua, egilearen izengoitia, atala eta maila jarriko dira soil-soilik, betiere egilea nor den ager lezakeen aztarrenik gabe.
Idazketa-lanarekin batera, gutun-azal itxi bat aurkeztu behar da, eta bertan, izengoitia, lanaren izenburua eta ikastetxearen izena agertu behar dira. Barruan, egilearen izen-abizenak, ikasketa maila, helbidea, telefono-zenbakia, lanaren izenburua eta izengoitia agertu behar dira.

- Idazlanen ezaugarriak eta bete beharreko baldintzak

Aurkezten diren lanak euskaraz zuzen eta egoki idatzita egongo dira. Horretarako Euskaltzaindiak onartuta dauzkan ortografia eta gramatika arauak izango dira oinarri. Idazlanen gutxieneko zuzenketa ikastetxeak egin behar du.
Aurkezten diren lanek genero berdintasunaren ikuspegitik, ondorengo irizpideak hartuko dituzte kontuan:
Hizkuntzaren erabilera ez sexista eta barneratzailea bermatuko da. Hitanoa ere zuzen erabiliko da.
Debeku da pertsonek, sexu batekoak edo bestekoak izateagatik, giza duintasun gutxiago edo gehiago dutela edo sexu-objektu soilak direla adierazten duten testuak eta baita emakumeen aurkako indarkeria justifikatu, horri garrantzia kendu edo horretara bultzatzen duten testuak ere.

- Atalak

Bertsoak: A, B, D eta E mailakoentzat.
Gaia librea izango da. Bertsoak euskaraz idatziko dira eta originalak, aurrez saritu gabeak eta argitaratu gabeak izango dira.
A mailan: 6 bertso edo 10 kopla
B mailan: 6 bertso edo 10 kopla
D mailan: 4 bertso edo 8 kopla
E mailan: 2 bertso edo 4 kopla (maila honetan, bakarka edo taldeka)

Aurkeztutako lanak originalak ez direla edota beste lehiaketaren batean sarituak izan direla egiaztatzen bada, lehiaketatik kanpo geldituko dira. Egiaztapena sariak banatu ondoren egingo balitz, emandako sariak kendu egingo lirateke. Horrelakoen egileek ez lukete gehiago beren lanik lehiaketa honetara aurkezterik izango.

- Epaimahaiaren osaketa eta eginbeharrak

A, B eta D mailetan:
Migel Angel Mintegi Larraza
Maitane Legarreta Etxezarreta
Jon Ordoñez Garmendia

E eta F mailetan:
Maider Arregi Gurrutxaga
Ekaitz Goikoetxea Asurabarrena
Iñigo Pérez Mujika

Jasotako lan guztiak aztertu eta saridunak izendatuko dituzte 2021eko apirilaren 2a baino lehen.
Sari-emate ekitaldian parte hartuko dute. Aurkeztutako lanek behar adinako kalitaterik ez dutela iritziz gero, sariak eman gabe utz ditzakete.

- Sariak emateko ekitaldia

Sariak emateko ekitaldi publikoa Igartzako jauregian izango da, eta eguna eta orduan Beasaingo Udalaren webgunearen bidez jakinaraziko dira.

- Saritutako idazlanak argitaratzea

Saritutako lanak Beasaingo Udalarenak izango dira aurrerantzean, eta horregatik, argitaratzeko eskubidea toki-erakundeari dagokio. Lanak Beasaingo Udalaren webgunean emango dira ezagutzera.

Estructure

Envoyer plus information

À propos de nous
Location
Services
Demande d'information
Aide pour chercher