Représentations Périodiques - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Señora Sariketa (2. 2022)

Information

Type de représentation
Sariketa
Début date
2022-05-14
Date finale
2022-06-04
Extension
Euskal Herria
Extension
Euskal Herri mailakoa

Description

Oinarriak

Emakumeen eta bestelako identitate subalternoen taularatzea helburu duen ‘Señora
sariketa’ren bigarren aldia martxan da.

Finalean kanporaketa bakoitzetik sailkatutako bi bertsolariek abestuko dute, baita gonbidatu bereziak diren bi “señorek” ere. Eguna iritsi aurretik iragarriko dute zeintzuk diren “ohorezko” beste bi parte hartzaileak.

Zer da ‘Señora sariketa’?

Iaz egin zuten hainbat bertsolarik eta bertsozale feministek ‘Señora Sariketaren’ lehenbiziko aldia, tokiko herri eragileen eta mugimendu feministako kideekin elkarlanean, bertso plaza berriak sortu eta emakumeei zein azpiratutako identitateei ikusgarritasuna emateko asmoz. Belaunaldien arteko aliantzak sendotzea dute helburu, ahalduntze kolektiboaren bidetik, beti ere, lurraldetasuna aintzat hartuz.

Baina, zergatik “señora” hitza? Andre zaharrarekin eta bakardarearekin loturiko kontzeptuari buelta eman nahi izan diotelako; Maider Arregi bertsolari eta antolatzaileak adierazi gisan “emakume indartsu bat da señora bat, ahaldunduta dagoena”; hitzaren eraldaketa hori lortzea da xedea.

Kateorratza, aurtengo irudia
Kateorratz bat. Horra aurtengo sariketak hautatutako sinboloa, izan ere, “señora guztiak” ordezkatu ditzakeen tresna da: “makarren txapetan dago, punkyen belarritakoetan eta adinekoen zapietan”. Hala, “zorrotza” da kateorratza eta “denak elkartzeko” balio dezake aldi berean.

Estructure

Envoyer plus information

À propos de nous
Location
Services
Demande d'information
Aide pour chercher