Représentations Périodiques - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
Bertsoaroa (34. 2025. Iruñea)
Information
- Type de représentation
- Bertso ekitaldia
- Place
- Iruñea
- Début date
- 2025-02-08
- Date finale
- 2025-03-01
- Extension
- Iruñea
- Extension
- Herri mailakoa
- Website
- https://www.bertsozale.eus/eu/nafarroa/albisteak/otsailaren-4an-abiatuko-da-2025eko-bertsoaroa-irunean
Participants
- Organisateurs
Iruñeko Udala Nafarroako Bertsozale Elkartea
Description
- Oinarriak
- Negu betean ospatuko da 2025eko Bertsoaroa; hain justu, otsailaren 4an hasi eta otsailaren 27ra bitarte luzatuko da eskaintza. Sei emanaldi izango dira guztira aurten, Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Iruñeko Udalak antolatuta.
Sei emanaldi guztira
Bertsoaroaren 34. aldia, Bertso tramarekin hasiko da aurtengoan. Iratxe Legarra arduratuko da gaiak prestatu eta jartzeaz, eta, haiei kantari arituko dira herrialde ezberdinetako sei betsolari gazteak. Otsailaren 4an izango da saioa, Kondestable Civivoxean 19:00etan.
Otsailak 8 izango dugu bigarren saioa, bertso jaialdia izango da hau. Ohikoa den bezala, lehen mailako sei bertsolarik hartuko dute parte. Nafarroako Antzerki Eskolan izango da saioa 19:00etan. Saioa hasi baino ordu erdi lehenago, 18:30ean, Iruñeko V. Bertsopaper Lehiaketako sari banaketa egingo da, ekitaldi xume batean.
Otsailaren 13an, 'Iruñeko Historia Bertsotan' Bertso- saio historikoa izango dugu. Honetan, Joseba Asiron historialariak Iruñeko zortzi pasarte ekarriko dizkigu, eta Ainhoa Larretxea gai-jartzaileak lagunduta horiei bertsotan arituko dira bi bertsolari gonbidatuak. Antzerki Eskolan izango da 19:00etan.
Otsailaren 20an izango da bigarren bertso jaialdia. Ibilaldi luzekoak eta gazteak, nafarrak eta beste herrialdeetakoak, egungo bertsolaritzaren berri eskainiko dute oholtzaren gainean izango diren puntako bertsolariek. 19:00etan izango da, Nafarroako Antzerki Eskolan.
Ostiralean, otsailak 21, Iturramako Civivoxean, 'Bertso Jasa, bat-bateko Jolasa' bertso-saioa eskainiko da 17:00etan. Haur eta gaztetxoez osatutako publikoari zuzendutako bertso-saioak dira hauek. Haurrak jolas eta ariketen bitartez gaiak eta egoerak proposatzen joango dira, eta modu horretan, bertso saioa osatuko dute bi bertsolari gonbidatuek. 8 eta 12 urte arteko haurrentzako tailerra da, eta izen-ematea ezinbestekoa da, nafarroa.sustapena@bertsozale.eus helbidera mezua idatzita edo 948143747 telefonora deituta, otsailaren 19a baina lehen.
Aurten ere, hirugarren urtez, ezinbesteko moduan emango diogu amaiera Bertsoari: bertso afariarekin. Geltokin izango da 20:30ean. Sarrerak Geltokiko webgunean bertan erosi daitezke, 32 euroan, eta bertan kontsultatu daiteke menua ere.