Actuaciones Periódicas - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Bertsoaroa (34. 2025. Iruñea)

Información

Tipo de actuación
Bertso ekitaldia
Lugar
Iruñea
Fecha comienzo
2025-02-08
Fecha final
2025-03-01
Extensión
Iruñea
Extensión
Herri mailakoa
Sitio web
https://www.bertsozale.eus/eu/nafarroa/albisteak/otsailaren-4an-abiatuko-da-2025eko-bertsoaroa-irunean

Participantes

Organizadores
Iruñeko Udala
Nafarroako Bertsozale Elkartea

Descripción

Oinarriak
Negu betean ospatuko da 2025eko Bertsoaroa; hain justu, otsailaren 4an hasi eta otsailaren 27ra bitarte luzatuko da eskaintza. Sei emanaldi izango dira guztira aurten, Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Iruñeko Udalak antolatuta.

Sei emanaldi guztira

Bertsoaroaren 34. aldia, Bertso tramarekin hasiko da aurtengoan. Iratxe Legarra arduratuko da gaiak prestatu eta jartzeaz, eta, haiei kantari arituko dira herrialde ezberdinetako sei betsolari gazteak. Otsailaren 4an izango da saioa, Kondestable Civivoxean 19:00etan.

Otsailak 8 izango dugu bigarren saioa, bertso jaialdia izango da hau. Ohikoa den bezala, lehen mailako sei bertsolarik hartuko dute parte. Nafarroako Antzerki Eskolan izango da saioa 19:00etan. Saioa hasi baino ordu erdi lehenago, 18:30ean, Iruñeko V. Bertsopaper Lehiaketako sari banaketa egingo da, ekitaldi xume batean.

Otsailaren 13an, 'Iruñeko Historia Bertsotan' Bertso- saio historikoa izango dugu. Honetan, Joseba Asiron historialariak Iruñeko zortzi pasarte ekarriko dizkigu, eta Ainhoa Larretxea gai-jartzaileak lagunduta horiei bertsotan arituko dira bi bertsolari gonbidatuak. Antzerki Eskolan izango da 19:00etan.

Otsailaren 20an izango da bigarren bertso jaialdia. Ibilaldi luzekoak eta gazteak, nafarrak eta beste herrialdeetakoak, egungo bertsolaritzaren berri eskainiko dute oholtzaren gainean izango diren puntako bertsolariek. 19:00etan izango da, Nafarroako Antzerki Eskolan.

Ostiralean, otsailak 21, Iturramako Civivoxean, 'Bertso Jasa, bat-bateko Jolasa' bertso-saioa eskainiko da 17:00etan. Haur eta gaztetxoez osatutako publikoari zuzendutako bertso-saioak dira hauek. Haurrak jolas eta ariketen bitartez gaiak eta egoerak proposatzen joango dira, eta modu horretan, bertso saioa osatuko dute bi bertsolari gonbidatuek. 8 eta 12 urte arteko haurrentzako tailerra da, eta izen-ematea ezinbestekoa da, nafarroa.sustapena@bertsozale.eus helbidera mezua idatzita edo 948143747 telefonora deituta, otsailaren 19a baina lehen.

Aurten ere, hirugarren urtez, ezinbesteko moduan emango diogu amaiera Bertsoari: bertso afariarekin. Geltokin izango da 20:30ean. Sarrerak Geltokiko webgunean bertan erosi daitezke, 32 euroan, eta bertan kontsultatu daiteke menua ere.

Añade más información

Quiénes somos
Dónde estamos
Servicios
Petición de información
Cómo realizar búsquedas