Représentations Périodiques - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Balendin Enbeita Bertso-Paper Lehiaketa (16. 2025. Getxo)

Information

Type de représentation
Lehiaketa
Place
Getxo
Début date
2025-06-17
Date finale
2025-09-30
Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
2025-09-30
Extension
Euskal Herria
Extension
Euskal Herri mailakoa
Website
https://albe.eus/berriak/1729-bihotzetik-paperera-hemen-da-bertsopaper-lehiaketan-parte-hartzeko-aukera?fbclid=IwY2xjawKX8h1leHRuA2FlbQIxMAABHtZ6pM1t5rC3YA3pwp69lzm4mFLOGikyu0_k_HIt2aMafmf1hbjfKj_Dc7yp_aem_gceR9AB0YF12NFv67Jmamg

Participants

Organisateurs
Algortako Bertsolari Eskola (ALBE)

Description

Oinarriak
OINARRIAK:
PARTE HARTZAILEAK:
Lehiaketa honetan edonongo bertso-jartzaileek har dezakete parte. Adinaren arabera, atal bi bereizi ditugu.
• Helduak: 19 urte edo gehiagokoak.
• Gazteak: 18 urtera artekoak.

EPEA ETA BALDINTZAK:
• Lanak jasotzeko azkeneko eguna 2025ko irailaren 30a izango da.
• Bertso guztiek berriak izan behar dute, hots, beste inon saritu edo
argitaratu gabeak.

NORA ETA ZELAN BIDALI:
Bertsoak posta arruntez zein posta elektronikoz bidal daitezke.
• Posta arruntez bidaltzekotan, bertsopaperean ez du egilearen izenak agertu behar. Bertso-sorta bakoitza izengoitiz sinatuko da eta egilearen izen-abizenak, jaioteguna, helbidea eta telefonoa/e-maila beste gutunazal batean sartuko dira, kanpoaldean izengoitia ageri dela. Gutunazal bietan bertsogilea zein ataletara aurkezten den zehaztu behar da.
Hona hemen gure helbidea:
BALENDIN ENBEITA 16. SARIA
ALGORTAKO BERTSOLARI ESKOLA (ALBE)
Martikoena 16, 2. solairua.
48992 GETXO
• Posta elektronikoz bidali gura badira, Word formatuko dokumentu bi bidali behar dira. Batean bertso sorta bera eta goitizena; eta bestean, goitizena eta norberaren xehetasunak. Hona hemen gure helbide elektronikoa: balendinenbeita@gmail.com


EPAIKETA ETA SARIA EMATEA:
• Epaimahaia ALBEk izendatuko du eta sariak urte amaieran izan ohi den ALBE GALA ekitaldian emango dira. Saria jasotzeko ezinbestekoa izango da ALBE Galako sari ematean parte hartzea.
• Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da.
• Epaimahaiak sariren bat jaberik gabe utz lezake; bai eta akzesit bat edo beste eman ere, hala iritziz gero.


LANEN JABETZA ETA BESTELAKOAK:
• ALBEk izango du saritutako lanak argitaratzeko eskubide osoa, eta bera izango da saritutako zein argitaratutako lanen jabe.
• Lehiaketa honetan parte hartzeak arau hauek guztiak onartzea dakar.
Arautegi honetan jasotzen ez den edozein gorabeheratan, ALBEk izango du erabakitzeko eskumena.
Envoyer plus information

À propos de nous
Location
Services
Demande d'information
Aide pour chercher