Periodical Performances - View details To know more about this section
Balendin Enbeita Bertso-Paper Lehiaketa (16. 2025. Getxo)
Irformation
- Performance type
- Lehiaketa
- Place
- Getxo
- Beginning date
- 2025-06-17
- Final date
- 2025-09-30
- Lanak aurkezteko/Izena emateko epea
- 2025-09-30
- Extension
- Basque Country
- Extension
- Euskal Herri mailakoa
- Website
- https://albe.eus/berriak/1729-bihotzetik-paperera-hemen-da-bertsopaper-lehiaketan-parte-hartzeko-aukera?fbclid=IwY2xjawKX8h1leHRuA2FlbQIxMAABHtZ6pM1t5rC3YA3pwp69lzm4mFLOGikyu0_k_HIt2aMafmf1hbjfKj_Dc7yp_aem_gceR9AB0YF12NFv67Jmamg
Participants
- Organizers
Algortako Bertsolari Eskola (ALBE)
Description
- Saritutako lana
- Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketa:
Ane Labaka, Sustrai Colina eta Beñat Vidal aritu dira epaile lanean, eta aurkeztu diren bertso sorta on askoren artean aurtengo saria nori eman aukeratu behar izan dute. Hauexek dira Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketa historiko honen 16. edizioko irabazleen izenak:
Gazteen mailan,
Julen Olaizola Lizarazuk irabazi du lehen saria Ustekabean lotuta bertso sortarekin.
Bigarren saria Mara Orbe Alkaldek irabazi du Ahizpak garelako bertso sortagatik.
Helduen mailan,
Oier Etxeberria Zubimendik irabazi du lehen saria Larru arras bertso sortarekin.
Bigarren saria Koldo Gezuraga Seijidorentzat izan da, Arrastia berriro bertso sortagatik.
Bittor Altube Sarrionandiak irabazi du hirugarren saria, Gymbroarenak bertso sortari esker. - Oinarriak
- OINARRIAK:
PARTE HARTZAILEAK:
Lehiaketa honetan edonongo bertso-jartzaileek har dezakete parte. Adinaren arabera, atal bi bereizi ditugu.
• Helduak: 19 urte edo gehiagokoak.
• Gazteak: 18 urtera artekoak.
EPEA ETA BALDINTZAK:
• Lanak jasotzeko azkeneko eguna 2025ko irailaren 30a izango da.
• Bertso guztiek berriak izan behar dute, hots, beste inon saritu edo
argitaratu gabeak.
NORA ETA ZELAN BIDALI:
Bertsoak posta arruntez zein posta elektronikoz bidal daitezke.
• Posta arruntez bidaltzekotan, bertsopaperean ez du egilearen izenak agertu behar. Bertso-sorta bakoitza izengoitiz sinatuko da eta egilearen izen-abizenak, jaioteguna, helbidea eta telefonoa/e-maila beste gutunazal batean sartuko dira, kanpoaldean izengoitia ageri dela. Gutunazal bietan bertsogilea zein ataletara aurkezten den zehaztu behar da.
Hona hemen gure helbidea:
BALENDIN ENBEITA 16. SARIA
ALGORTAKO BERTSOLARI ESKOLA (ALBE)
Martikoena 16, 2. solairua.
48992 GETXO
• Posta elektronikoz bidali gura badira, Word formatuko dokumentu bi bidali behar dira. Batean bertso sorta bera eta goitizena; eta bestean, goitizena eta norberaren xehetasunak. Hona hemen gure helbide elektronikoa: balendinenbeita@gmail.com
EPAIKETA ETA SARIA EMATEA:
• Epaimahaia ALBEk izendatuko du eta sariak urte amaieran izan ohi den ALBE GALA ekitaldian emango dira. Saria jasotzeko ezinbestekoa izango da ALBE Galako sari ematean parte hartzea.
• Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da.
• Epaimahaiak sariren bat jaberik gabe utz lezake; bai eta akzesit bat edo beste eman ere, hala iritziz gero.
LANEN JABETZA ETA BESTELAKOAK:
• ALBEk izango du saritutako lanak argitaratzeko eskubide osoa, eta bera izango da saritutako zein argitaratutako lanen jabe.
• Lehiaketa honetan parte hartzeak arau hauek guztiak onartzea dakar.
Arautegi honetan jasotzen ez den edozein gorabeheratan, ALBEk izango du erabakitzeko eskumena.
