Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Marianok egin eban [Bertsoa] / Xabi Paya

Information genérale

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Auteurs
Paya, Xabi

Description

Titre
Marianok egin eban
Dokumentuan jasotako izenburua
Marianok egin eban
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Marianok egin eban kartoizko herrixe
Air
Hamaika andre gaztek
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication renseignement

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volumen / Année
75
Numéro
2328
Pages
22
Date de publication / empreinte
2012-06-24

Marianok egin eban [Bertsoa] / Xabi Paya

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-06-24 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Marianok egin eban
kartoizko herrixe
marroi, moldakor eta
eroangarrixe.
Hasi zan mozten eta
jausi zan guztixe:
Marianok sortu eban
kristoren krisixe!
II
Nahi ez ebanez gero
Mariano hiltzea,
Europak esan eutson:
“Hi haz gurutzea!
Orain gurako dok neuk
erreskatatzea!?”
“Bai, baina inporta al zaik
‘laguntza’ deitzea?”
III
Zulotik atarata
harexen gorpua,
Europak hasi eban
miliarren tratua:
“Berrogeigaz egingo
dok pulamentua?”
“Ez al zan europarra
propina kontua?
IV
Marianok ehun eskatu
eutsozan kolpean,
bai eta hartu ere,
nahiz izan kaltean…
Danak amaituko dau
halako batean,
barriz, Urdangarinen
kontu korrontean.
V
Erreskatatu eben
goraino bustirik
zorra egindakoei
ezer esan barik.
Ganera, ez dagoenez
bape damuturik,
ez jaku faltatuko
kartoizko herririk!
VI
Zorrak eta sariak
behera eta gora,
ihesi joan jakoz
ta ez daki nora!
Orain pentsamendu hau
jatorku gogora:
“Uganda izan bagina
danontzako hoba!”