Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Marianok egin eban [Bertsoa] / Xabi Paya

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Autores
Paya, Xabi

Descripción

Título
Marianok egin eban
Dokumentuan jasotako izenburua
Marianok egin eban
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Marianok egin eban kartoizko herrixe
Melodia
Hamaika andre gaztek
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volumen / Año
75
Número
2328
Páginas
22
Fecha de publicación / impresión
2012-06-24

Marianok egin eban [Bertsoa] / Xabi Paya

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-06-24 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I
Marianok egin eban
kartoizko herrixe
marroi, moldakor eta
eroangarrixe.
Hasi zan mozten eta
jausi zan guztixe:
Marianok sortu eban
kristoren krisixe!
II
Nahi ez ebanez gero
Mariano hiltzea,
Europak esan eutson:
“Hi haz gurutzea!
Orain gurako dok neuk
erreskatatzea!?”
“Bai, baina inporta al zaik
‘laguntza’ deitzea?”
III
Zulotik atarata
harexen gorpua,
Europak hasi eban
miliarren tratua:
“Berrogeigaz egingo
dok pulamentua?”
“Ez al zan europarra
propina kontua?
IV
Marianok ehun eskatu
eutsozan kolpean,
bai eta hartu ere,
nahiz izan kaltean…
Danak amaituko dau
halako batean,
barriz, Urdangarinen
kontu korrontean.
V
Erreskatatu eben
goraino bustirik
zorra egindakoei
ezer esan barik.
Ganera, ez dagoenez
bape damuturik,
ez jaku faltatuko
kartoizko herririk!
VI
Zorrak eta sariak
behera eta gora,
ihesi joan jakoz
ta ez daki nora!
Orain pentsamendu hau
jatorku gogora:
“Uganda izan bagina
danontzako hoba!”