Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2011-02-19 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Iker Zubeldia

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2011-02-19 Lezo Jaialdia
Conducteur/trice
Sasieta, Naroa
Bertsolaris / Auteurs
Zubeldia, Iker
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Astelehena egun garrantzitsua izan zen, mundu guztian: San Balentin eguna, maiteminduen eguna. Nola pasatu zenuen zuk?

Description

Air
Iparragirre abila dela
Nom de la strophe
Bederatzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2011-02-19 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Iker Zubeldia

Nom de la strophe:  Bederatzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Asteartea hamalaua zan
jende dana komeritan
"Harek bonboiak ekarri ditu"
auzokoa inbiritan.
San Balentin eguna
ospatze ez deguna
ailegatu zan korrikan
ta hala zala ohartu nitzen
gaueko hamar t'erditan. (bis)

Nere neskari noski ez zitzaion
eguna ahaztu inola
afalostean hanka azpitik
hala sartu zidan gola:
"Ze egun degu Iker?"
"Asteaizkena laister"
ta esan behar nion hola
garai hauetan gure baratzan
larrosarik ez dagola. (bis)

Garai batean egun horretan
ibiltzen ginen serio
nobedadea eta gazteak
maiteminan ondorio.
Baina gaur egunean
ze pentsa behar dean
esango'izuet propio:
garai batean emandakoek
ez al dute ba balio? (bis)