Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2011-09-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Julio Soto

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2011-09-10 Donostia Jaialdia
Conducteur/trice
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Soto, Julio
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Orain dela sei urte, Andoni, Gorritira joan hintzen bertsotara, eta Julio bertsolari hasiberriaren etxera joan hintzen, gosaltzera. Eta Juliok, poz-pozik, bere etxea erakutsi zian, bere gelan sartu eta pareta guzietan hire argazkiak zeudean. Aurten joan haiz berriro ere, joan haiz Julioren etxera gosaltzera, sartu haiz bere gelan, eta ez zagok hire argazkirik.

Description

Air
Kantore berri xarmant batzuek
Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2011-09-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Julio Soto

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña:
Orain sei urte hau ikusteko
izandu nuen aukera
orain falta da nere koadroa
falta da nere papera.
Horrexegatik ausartuko naiz
zorionak ematera:
bertsolaria izateaz gain
inteligentea zera. (bis)

J. Soto:
Gaztea nintzen inuxentea
bihurria ta okerra
zure posterrak kendu nituen
eta bukatu zen gerra.
Beste zeozer jarri nahi nuen
argazki eder-ederra
ta Corte Inglesen ez nun aurkitu
Xebaxtianen posterra. (bis)

A. Egaña:
Poster batzutan ez ezazula
egin horrenbeste gastu
Julio jadanik zu nor zera ta
bizitzarik ez narrastu!
Zuk egindako ibilpideak
batere akatsik ez du:
lehenengo dena imitatu ta
ondorenen dena ahaztu. (bis)

J. Soto:
Nik zazpi urte izango nitun
ta amaren ondoan lasai
ta esaten nion "Haunditu eta
amatxo ai ai ai ai ai!
Andoni Egaña izan nahi dut nik
baldin banaiz hortako gai"
ta orain bastante haundia naiz ta
ja ez dut Egaña izan nahi. (bis)

A. Egaña:
Horrexegatik esan dizut lehen
ez zerala hain torpia
baina uste det ez zaitugula
kaxkarra ta arlotia.
Poster pila hura ez dezu izango
zakarretara botia
ez naiz harritzen nere posterrak
aman gelan egotia. (bis)

J. Soto:
Ta ni zurekin bertsotan eta
gau luzeak igaroak
amak "Zeinekin? " nik "Egañakin"
beti arrazoi arraroak
beti berdina nola esaten
zioen nere ahoak
pareta baten posterrak dauzka
eta bestean dardoak. (bis)

A. Egaña:
Ume zinela esaten zendun
"Animo Andoni aupa!"
ta zure amak aitortzen zidan
zeundela zu trastornauta.
Jada ez zera orduko obseso
raro eta astronauta
ama zurekin harro dago ta
nere beharrik ez dauka. (bis)

J. Soto:
Bertsolarien izar haundina
bertsolari bat bikaina
orain serio jarri behar dut
beti ez dut lortzen baina
pertsona ona bihotz oneko
nahiz txorrotxa dun mingaina
bihotz-bihotzez aitortzen dizut
miresten zaitut Egaña. (bis)