Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

Kontxako estropadak [Bertsoa] / Maialen Velarde

Information genérale

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Auteurs
Velarde, Maialen

Description

Dokumentuan jasotako izenburua
Kontxako estropadak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Gorri, moretan, urdin, berdeetan argitan, ilunagotan...
Air
Gregario edo laguntzaile naiz
Nom de la strophe
Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication renseignement

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volumen / Année
75
Numéro
2335
Pages
23
Date de publication / empreinte
2012-09-09

Kontxako estropadak [Bertsoa] / Maialen Velarde

Nom de la strophe:  Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-09-09 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gorri, moretan, urdin, berdeetan
argitan, ilunagotan...
kolore baten azpian zenbat,
amets beraren borrokan.
Bihotz TAUpTAdak arraun badira
Kantauriaren besotan
bat zutik, hamahiru tostan
herri bat haien zai kostan
Kontxa badator! Nahiz irakurri
lehendabiziko lerrotan
politena da ikusten dela
gure herriko leihotan.

Orain lau urte, erronka heldu
eta handitzen hasita
Kontxa helburu mutil ta neska
maila berean jarrita.
Biak olatu berean irrist
biak mareei segika
biak arraunak bustita
biak banderei eutsita.
Garaia, arrauna denak aldatuz
doazela ikusita
aspertu ginen moilan geratzen
gizonen zai eserita.

Liga testigu, indartsu dator
Kaikukoen marinela
neure mesede faborito da
zumaiar nesken batela.
Halere “Animo!” diotelako
datorrena datorrela
jakin jokoa horrela
jolas bihur daitekela.
Nahiz eta ohituraz esan “onenek
irabazi dezatela”
norbere herrian ospatu baietz
baldin balira bezela!