Bertsos - View details   To know more about this section

Kontxako estropadak [Bertsoa] / Maialen Velarde

General information

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Authors
Velarde, Maialen

Description

Dokumentuan jasotako izenburua
Kontxako estropadak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Gorri, moretan, urdin, berdeetan argitan, ilunagotan...
Melody
Gregario edo laguntzaile naiz
Stanza name
Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volume / Year
75
Number
2335
Pages
23
Publication / printing date
2012-09-09

Kontxako estropadak [Bertsoa] / Maialen Velarde

Stanza name:  Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-09-09 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gorri, moretan, urdin, berdeetan
argitan, ilunagotan...
kolore baten azpian zenbat,
amets beraren borrokan.
Bihotz TAUpTAdak arraun badira
Kantauriaren besotan
bat zutik, hamahiru tostan
herri bat haien zai kostan
Kontxa badator! Nahiz irakurri
lehendabiziko lerrotan
politena da ikusten dela
gure herriko leihotan.

Orain lau urte, erronka heldu
eta handitzen hasita
Kontxa helburu mutil ta neska
maila berean jarrita.
Biak olatu berean irrist
biak mareei segika
biak arraunak bustita
biak banderei eutsita.
Garaia, arrauna denak aldatuz
doazela ikusita
aspertu ginen moilan geratzen
gizonen zai eserita.

Liga testigu, indartsu dator
Kaikukoen marinela
neure mesede faborito da
zumaiar nesken batela.
Halere “Animo!” diotelako
datorrena datorrela
jakin jokoa horrela
jolas bihur daitekela.
Nahiz eta ohituraz esan “onenek
irabazi dezatela”
norbere herrian ospatu baietz
baldin balira bezela!