Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2013-10-13 Altsasu Txapelketa [Bertsoa] / Erika Lagoma, Xabier Silveira
Bertsoa entzun |
2013-10-13 Altsasu Txapelketa [Bertsoa] / Erika Lagoma, Xabier Silveira
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Argitalpenaren izenburua:
[Liburua]
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
X. Silveira:
Aurretik imajina
nezake hauxe bai
maiz erran baitidazu
konfiantzan lasai
ez naizela senar on
bat izateko gai
ta arrastorik ez al
zenuen utzi nahi? (bis)
E. Lagoma:
Zortea dut Xabierrek
gaur ez banau hiltzen
hasi naiz amorrua
ta oihuak biltzen.
Ikasi beharko zenu
lasaio bizitzen
objetiboan ez zinen
osorik kabitzen. (bis)
X. Silveira:
Hautsi ditut hainbeste
lege eta arau
joan ez naizen lekuak
ere mila ta lau.
Jendeak esango du
inoiz bistan banau:
“Bere ezkontzara’re
ez zen azaldu hau”. (bis)
E. Lagoma:
Hori autokritika
a ze izpiritu!
Umore onak beti
alde onak ditu.
Bere ezkontza’re ez zen joan
joder ze delitu!
Lasai jendeak ongi
ezagutzen zaitu. (bis)
X. Silveira:
Ezagutzen nau baino
kanpotik bakarrik
barrutik ez baitaukat
hain joera txarrik.
Ezkontzaz inoiz banaiz
aspertu samarrik
hontan ez dut izango
dibortzio beharrik. (bis)
E. Lagoma:
Hortan jarraitu zazu
zuk burua altu
eta txikikeri hau
egin zazu ahaztu
baina zuk ere egin
duzu gaur pekatu
oraindik ez didazu
soldata pagatu. (bis)