Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2013-10-26 Oion Txapelketa [Bertsoa] / Manex Agirre, Eneritz Zabaleta

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Représentación
2013-10-26 Oion Txapelketa
Gai-emailea
Berriozabal, Maite
Bertsolaris / Auteurs
Agirre, Manex
Zabaleta, Eneritz
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Bikotea zarete. Atzo zuen alaba zigortu zenuten, eta ez du baimenik gaur gauean irteteko. Zuek afaria duzue lagunekin, eta zuri Manex, Eneritzek proposatu dizu zu geratzeko etxean alabarekin.

Description

Air
Dama gazte xarmant bat
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

Publication renseignement

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]

2013-10-26 Oion Txapelketa [Bertsoa] / Manex Agirre, Eneritz Zabaleta

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Agirre:
Tratu ederra bota
didazu gaur lasai
ni etxean eta zu
poteatzeko gai.
Zure trukoa Eneritz
harrapatu dut ai:
alaba zigortuta
eta ni ere bai! (bis)

E. Zabaleta:
Horrek lehen ez zintuen
askorik kezkatzen.
Afaria heldu ta
hasirik hausnartzen
hasi zaitezke orain
etxean geratzen
alaba zigortzea
zure ideia zen. (bis)

M. Agirre:
Ta probetxu atera
ideiaren truke
zu holakotarako
nun hezi zaituzte?
Kristoren desfasea
bota nahi zenuke
baina jada ez dituzu
hemezortzi urte! (bis)

E. Zabaleta:
Egia da gainean
badaukat itzala
ile xuri batzuek
tripa ez apala
baina jakizu gaua
egingo dudala
nik hemezortzi urte
banitu bezala! (bis)

M. Agirre:
Hemezortzi urte bai
baina urteak gehi
hori pasatzen zaie
zu lakoxe aitei.
Bihar resakak egin
behar dizunez dei
gauez hemezortzi ta
goizean berrogei! (bis)

E. Zabaleta:
Gogor ezarri zinen
heziketa kari
beraz tori etxean
gau hori opari.
Ni parrandara noa
lasai ta kantari
serio aurpegia
jarri alabari! (bis)