Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2013-11-10 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Unai Iturriaga

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Représentación
2013-11-10 Tolosa Txapelketa
Gai-emailea
Usarralde, Inaxio
Bertsolaris / Auteurs
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Iturriaga, Unai
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Zuk, Jesus Mari, perfume-denda batean lan egiten duzu. Unai egunero-egunero etorri, perfume bat probatu eta joan egiten da.

Description

Air
Kantatzera nijoa
Nom de la strophe
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

Publication renseignement

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]

2013-11-10 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Unai Iturriaga

Nom de la strophe:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. M. Irazu:
Atzo zuen Hugo Boss
ta lasai gelditu
gaur Cacharel pixka bat
ta berriz segitu
zuri egin zaizkizula
neri iruditu
belarriak hazi ta
azala loditu. (bis)

U. Iturriaga:
Hara gaur Kenzo bila
egin dizut buelta
atera gura nuen
beti lez pertxenta
baina ez zaitez kejatu
ez jarri erreta
inoiz neuretik ere
utzi dizut eta. (bis)

J. M. Irazu:
Askotan ibiliak
zu ta biyok setan
ta utzi didazula
zuretikan bertan
arrazoia galanta
daukazu horretan
behin erori zinan bai
babarrun eltzetan. (bis)

U. Iturriaga:
Zergatik behar dituzu
zuk txispak atara?
Muestra bideratua
da propagandara
ta hala’re ez duzu nahi
tantatxo bat laga
Channel ez dakit baina
kokoa zeu zara. (bis)

J. M. Irazu:
Ni kokoa naizela
horrela ohitzeko
zu txapelketarako
zenbiltzan doitzeko
Tolosara joan nahi
dotore antzeko
botaidazu bertso bat
tanta bakoitzeko. (bis)

U. Iturriaga:
Bertsoa da hain justu
lagun nire lana
joaten bada gero
bertan ondo dana
astelehenean tanta
bakoitzeko bana
eta asteartean
muxu bat laztana. (bis)