Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Représentación
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Auteurs
Lujanbio, Maialen
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Egoerak beste aldean jarri zaitu.

Description

Air
Norbere mundu intimo
Nom de la strophe
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

Publication renseignement

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]

2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio

Nom de la strophe:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Norbere mundu intimo
norbere sexualitate
zabaldu eta besteekin
bihurtzen ditugu parte.
Desioek, pasioek
beren arantza dakarte
neri ere harremanan
lora bihurtu zait kate.
Ezin da inor behartu
inor derrigorrez maite
harremanak zabal behar du
bere aukera ta ate.
Halako diskurtsoak maiz
egiten nitun gaur arte
nik utzi izan det baina
gaur aldiz ni utzi naute. (bis)

Hain zena zoragarria
orain egin hain tamala
galdu det zure abaro
zure besoen magala.
Ez al nintzen ni nahi zuna
harreman bat liberala
beheko sua etxean ta
noiznahi noranahira bala?
Orain balak ni jo nau ta
hau da destinu zitala!
Iruditzen zait minetan
odolustutzen noala
orain beste alderditik
begiratzen baitet hala
nik falta dudan zati bat
beste batek daramala. (bis)

Mespretxutzat hartzen degu
eta nahiago ez entzun
“Nerekin nahi?” galdera horrek
ezetza badu erantzun.
Bikoteak hausten dira
igual horrela behar zun
zuk eta biok badugu
nahiko adimen ta zentzun
eta esan gabe doa
ze eskubide daukazun
opa dizut zoriona
aski desio, maitasun.
Nere lore gozo zena
nahiz bihurtu zaidan asun
ezin zaitut derrigortu
zuk ni maitatu nazazun. (bis)