Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Représentación
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 11:00
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Auteurs
Colina, Sustrai
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Egoerak beste aldean jarri zaitu.

Description

Air
ETAren su-etenetik
Nom de la strophe
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

Publication renseignement

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]

2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina

Nom de la strophe:  Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Frankismoan ibilia
bide ezkututan barna
Espainiko espetxetan
utzi dut nere aztarna.
Neretzat ere jo zuten
ateratzeko alarma
ta geroztik gozatu dut
bizi askearen xarma.
Baina patuak berriro
mamu zaharrera narama
sofan eserita gaude
ni ta umearen ama
gaur gure umea baita
auzitegira doana. (bis)

Amak korapilatuta
ta goibel dauka barrena
nik berriz zulo berean
egin behar dut herrena.
Horrelakotan sentitzen
da bat hutsaren hurrena
zeresanik ez badaki
audientziak dakarrena
kartzelan igaro nuen
urte pila nabarmena
ta orain bete behar dut
senarra ta aitarena
ta egia esan ez dakit
bitan zein den okerrena. (bis)

Nekeza da asumitzen
bizitzak ipini rola
nik ere negar eiten dut
eta galtzen dut kontrola.
Eguna ailegatu da
espero gabe inola
semea audientziara
doa borborka odola
nahiz ta begiratzen didan
fuerte ia ezaxola
nik eskutik heldu diot
umea zenean nola:
“Semea jakin ezazu
zurekin harro nagola.” (bis)