Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 16:15 [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Représentación
2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 16:15
Gai-emailea
Iarritu, Zuriñe
Bertsolaris / Auteurs
Mendiluze, Aitor
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Bertokoei lana kentzen diezula entzun behar izan duzu berriz ere.

Description

Air
Itsaso hori dago zatarra
Nom de la strophe
Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

Publication renseignement

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]

2013-12-15 Barakaldo Txapelketa 16:15 [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Nom de la strophe:  Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Arrantzontzian kresaletan blai
ez asteburu ez luzeko jai
han Senegalen ikasi eta
ustez badet nahiko dohai. (bis)
Baina inor ez dago lasai
antza asko lan honen zai
nik betetzen det eta ai!
Orain gorrotoz zuzentzen zaizkit
ta ez naiz ulertzeko gai
itsasoratu nintzen garaian
inork ez zuen joan nahi. (bis)

Portutik irten da baporea
zai daukat sare, talde, ohea
baina portuan utzi dudana
ez da oso dotorea. (bis)
Lanerako adorea
neuregan daukat gordea
askok ez du nahi ordea
ta gauza ez da azal zuria
edo beltza den hobea
gaur egun denen arazoa da
diruaren kolorea. (bis)

Ez naiz sentitzen horko erregea
ez esklabua, ez titerea
denek bezela soldata baizik
ez baita nere xedea. (bis)
Honetan banaiz trebea
saiatzea det legea
neuretzako mesedea
ta portukoek konprenituko
dutela badet fedea
neuk ere pena dudala baina
errua ez dela nerea. (bis)