Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2013-04-11 Donostia Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2013-04-11 Donostia Berezia
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Auteurs
Egaña, Andoni
Lujanbio, Maialen
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Urte dexentean zabiltzate plazaz plaza bertso onak eginaz. Beraz, esan liteke bertsolari osoak zaretela.
Gaiari oharrak
Gaia jartzearekin batera Oteiza sartu da esanez "Pues dejarlo! dejarlo!"

Description

Air
Gogoratuko zara
Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Edukiari buruz

Personnes
Oteiza, Jorge

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2013-04-11 Donostia Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña

Hara Jorge Oteizak
ze indar ze kemen!
Irudigintza utzi
nahi dula nabarmen.
Bertsotan segiko det
aitortzen det hemen
eta zure aurrean
gainera Maialen
bertsotan segiko det
aitortzen det hemen
nere bertso onena
aurkitu baino lehen.

M. Lujanbio

Hori esan duena
pentsa Andoni da!
Besteok ere gabiltz
beraren harira
nahiz iritsi nahi dugun
gure obra haundira
kantuan segi behar
tira eta tira
nahiz iritsi nahi dugun
gure obra haundira
gure bertso guztiak
bozetoak dira.


A. Egaña

Bapatekotasuna
nolako altxorra!
Perfekziorik eza
ez al da gogorra?
Nik segi egin nahi det
aitortzen det horra
nahiz jadanik indarrik
ez daukadan sobra
nik segi egin nahi det
aitortzen det horra
ia noiz suertatzen den
bozeto bat obra.


M. Lujanbio

Estetika kontuan
badaukagu senik
ezin baztertu aditz
ez eta izenik
zer hobetua asko
daukagu maizenik
nahiz izan bide oker
ta bide zuzenik
zer hobetua asko
daukagu maizenik
ez det uste inora
iritsi naizenik.

A. Egaña

Bertso bat ez da ekartzen
perfekto patrikan
bapatekotasunaz
beti ika-mikan
ez dedila gertatu
bilatze faltikan
aurkitzeko bilatu
behar da praktikan
ez dadila gertatu
bilatze faltikan
ez dedala aurkituko
jakinagatikan.

M. Lujanbio

Nahiz ta akaso izan
zerbait kategori
beti nahi degu hobetu
nahiz sarri erori.
Gaur ere nahiz ta bota
bertso on bat edo bi
ta nahiz beste guziak
joan diren ongi
gaur ere nahiz ta bota
bertso on bat edo bi
etxera daramagu
arantzatxo hori.