Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2013-05-05 Orexa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentación
2013-05-05 Orexa Jaialdia
Gai-emailea
Sorozabal, Jokin
Bertsolaris / Auteurs
Colina, Sustrai
Exercice
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé
Adanek eta Evak izan zuten aukera paradisuan bizitzeko, baina dena izorratu zuten. Paradisuaz asko hitz egin da, apaizek, filosofoek… Bakoitzak bere bertsioa du. Hiri zer iruditzen zaik? Existitzen da? Non dagoen badakik?

Description

Air
Gure aurreko guraso zaharrak
Nom de la strophe
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Bapatean Bilduma

2013-05-05 Orexa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina

Nom de la strophe:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Erlijioak berekin ditu
teologo adina gako
beti irtenbide xamurrago bat
bilatu nahian biharko
baina bakoitzak bere fedea
garatu behar dulako
paradisuan ez dut sinisten
irakurri nuelako
paradisuan omen daudela
bai Fraga eta bai Franco.

Ametsek badu osaba obispo
zahar bat mintzo dena hola
Bolivia aldean eman zuena
misio ta epistola.
Oraindik ere gogoan daukat
gizon haren parabola
"Paradisurik ba al da?" galdetu
eta borborka odola
esaten zigun baldin badago
berau lurrean dagola.

Gure inguruan nun-nahi nagusi
denez parafernalia
pertsonak ez al du izan behar
xumea bezain zolia?
Neretzat zer den paradisua
pentsatzen naiz ibilia:
izan liteke mendi buelta bat
muxu bat zein familia
lagunartea, afari on bat
kafea ta tertulia.