Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2013-05-05 Orexa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina
2013-05-05 Orexa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina
Nombre de la estrofa:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Erlijioak berekin ditu
teologo adina gako
beti irtenbide xamurrago bat
bilatu nahian biharko
baina bakoitzak bere fedea
garatu behar dulako
paradisuan ez dut sinisten
irakurri nuelako
paradisuan omen daudela
bai Fraga eta bai Franco.
Ametsek badu osaba obispo
zahar bat mintzo dena hola
Bolivia aldean eman zuena
misio ta epistola.
Oraindik ere gogoan daukat
gizon haren parabola
"Paradisurik ba al da?" galdetu
eta borborka odola
esaten zigun baldin badago
berau lurrean dagola.
Gure inguruan nun-nahi nagusi
denez parafernalia
pertsonak ez al du izan behar
xumea bezain zolia?
Neretzat zer den paradisua
pentsatzen naiz ibilia:
izan liteke mendi buelta bat
muxu bat zein familia
lagunartea, afari on bat
kafea ta tertulia.