Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2014-11-22 Etxebarria Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Joseba Artza

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (15. 2014)
Représentación
2014-11-22 Etxebarria Txapelketa
Bertsolaris / Auteurs
Amuriza, Miren
Artza, Joseba
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Miren eta Joseba gurasoak zarete, zuen alaba gero eta sarriago oldartzen da zuen aurka. Egoera jasanezina bihurtu da. Salatu edo ez salatu pentsatzen ari zarete . Hiruna bertso, zortziko handian, Miren hasita.

Description

Nom de la strophe
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2014-11-22 Etxebarria Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Joseba Artza

Nom de la strophe:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Amuriza:
Hamasei urte bete barritan
piztitu jaku alaba
lehen erantzun oker bat zana
orain sarri da bultzada.
Eta gogorra subertau arren
guazen komisariara.
Bera zulotik atara ezean
hirurok jausiko gara.


J. Artza:
Hamasei urtek bihurtu dute
alaba gure borrero.
Zamako zaina puztuta dugu
oihu baten bero-bero.
Halan be Miren salaketarik
jartzerik ez dut espero
geure burua salatzen dugu
bera salatu ezkero.

M. Amuriza:
Arrazoi dozu ta berba horrek
hartu nahi dodaz aintzako
baina objetibo izan behar dogu
gure alabaganako.
Ez dot salatzen babesa gura
dodalako guretzako
baizik bihar ein ahal dabenaren
bilurra daukadalako.


J. Artza:
Beldurra giza reakzino bat
dugu ta ez pekatua.
Kariñoa da behar duena
eta gure gozatua.
Alabarekin egingo dugu
derrepentean tratua
topera bete behar diogu
Olentzeroren zakua.

M. Amuriza:
Alaba bezain umea emoten
dozu gizona tarteka.
Harek alperrik dau zaku hutsa
edo opariz beteta.
Etsita nago eta zoaz zu
aguantatu leherketa
bere gelara sartzen ere ni
ez naz atrebitzen eta.

J. Artza:
Gelara sartu ez arren dugu
maitea eta etxeko.
Intentziorik ez dut Ertzainen
etxera abiatzeko.
Estrategia jarrai dezagun
beste batzuren antzeko
irribarre bat eskeiniz bere
oihu zital bakoitzeko.