Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2014-11-22 Etxebarria Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Iratxe Ibarra

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (15. 2014)
Représentación
2014-11-22 Etxebarria Txapelketa
Bertsolaris / Auteurs
Amuriza, Miren
Ibarra, Iratxe
Exercice
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé
Miren eta Iratxe txikiteroak zarete. Zuen herrian tabernaz taberna ibiltzen zarete txikiteoan. Gero ta gutxiago geratzen zaretela konturatu zarete. Hiruna bertso, hamarreko txikian, Miren hasita.

Description

Nom de la strophe
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2014-11-22 Etxebarria Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Iratxe Ibarra

Nom de la strophe:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Amuriza:
Zapatu eberdian
gu tabernetara
etorri eta gabiz
beti firi-fara.
Monederoak sarri
eitten dau dardara
eta bai gu gero ta
gitxiago gara
baina holan ronda be
merkeagoa da. (bis)

I. Ibarra:
Gauzak aldatzen doaz
edadearekin
farmaziara hainbat
buelta dogu egin.
Baina diferentzia
txiki bat bada en fin
ni hara joaten naz
IHESan horrekin
eta besteak barriz
errezetarekin. (bis)

M. Amuriza:
Esku artean beti
dozu errezeta
ta hamar eurokoa
tarteka tarteka.
Ni kriantzak edaten
segi nahi dot iepa
medikuak itxita
hona gogoeta
abadeak be haxe
edaten dau eta. (bis)

I. Ibarra:
Abadean ondora
e´naizula bultza
trago merketxo hori
dozu zure funtsa.
Beti behar al dogu
elizan laguntza?
Desbardin eingo dot nik
nire oturuntza
kriston gorputza barik
kristoren gorputza. (bis)

M. Amuriza:
Gure edadeagaz
oso gatxa da hau
organismoak daukaz
makina bat arau.
Zeu be jaongo zara
zerutatik harau
ta nahiz bakarrik egon
kriantza ta enparau
ni azkeneko ronda
ordaintzeko prest nau. (bis)

I. Ibarra:
Hau noz amaituko dan
ez da errez jakiten
tragoak jarri deusku
barrua irakiten.
Atara ba azkena
hor ez daigun eten
geuk segidu behar dogu
ejenplua emoten
gaurko gazte koittauei
bidea erakusten. (bis)