Bertsos - Voir fiche   Pour savoir plus sur cette section

2014-11-30 Urduliz Txapelketa [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia

Information genérale

Kategoria
Bat-batekoa
Représentation Périodique (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (15. 2014)
Représentación
2014-11-30 Urduliz Txapelketa
Bertsolaris / Auteurs
Galletebeitia, Xabat
Exercice
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Sujet proposé
Gaur bai; gaur, egun handia izango dala sentitzen dozu.

Localisation

Localisation
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Projet
Txapelketetako Bilduma

2014-11-30 Urduliz Txapelketa [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia


Localisation:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Goizean neukan baikortasuna
zenez onen iragarle
ohetik azkar altxa naiz eta
oindik nengoen logale.
Kotxean sartu, helmugara heldu
berotasuna seinale.
Ziurtasunez pausoka utzi
ditut hiruzpalau ale
ta dena esan behar bada, noski
besteek ein dute kale
merezimendu osoarekin
izango naiz irabazle.

Nahiz eta berez beti izan naizen
tipo bat oso trankila
normala dugu edukitzea
aurpegi pixkat zurbila
helburu bat hor ikusten bada
urruna bezain hurbila.
Baina mentalki eginak ditut
entrenamentuak mila.
Gaur egun oso handia izango
da argi gera dadila
behingoan eta azkeneko aldiz
zapaltzeko Miribilla.